Aniztasunari arreta Haur Hezkuntzan

San Jose Jesuitak Ikastetxean printzipio eta balio batzuen arabera hezten ditugu Haur Hezkuntzako ikasle guztiak:

  • Hezkuntza-prozesuan garapen autonomorako, pertsonalerako eta sozialerako beharrezkoak diren konpetentziak landuta.
  • Testuinguru eta egoera ugaritan erabili ahal izateko gaitasunak eta ezagutzak

Aniztasunari arreta emateak haur bakoitzaren motibazio, behar eta interes ugariei erantzun egokia eskaintzea dakar berekin.

Nola lantzen dugu aniztasunaren arreta Haur Hezkuntzan?

  • Ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatuta, ikaskuntzak eta gaitasunak eskuratzeko metodologiak eguneratzen ditugu.
  • Teknologia berriak erabilita. Banakako gaitasunak sendotzeko eta indartzeko egiten dugu. 3 urtetik aurrera, ikasgeletan ordenagailuak erabiltzen ditugu.
  • Errefortzuak geletan.
  • Ikasle guztiei jarraipen pertsonalizatua.
  • Garapen-eskalen behaketa eta aplikazioa hezkuntza-premia bereziak detektatzeko.
  • Laguntza Gela: hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek irakasle terapeutikoekin lan egiten dute curriculum mailako egokitzapenekin.
×