Harremana familiekin Haur Hezkuntzan

Familiak gure ikasleen ongizatean eta garapenean euskarri garrantzitsua dira; hori dela eta, funtsezko garrantzia du familien eta ikastetxearen arteko lanak. Informazio-trukea eta elkarlana oinarritzat hartuta, San Jose Jesuitak Ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren helburua familien inplikazioa eta parte-hartzea bultzatzea eta sendotzea da. Honela bideratzen dugu familiekiko gure harremana:

  • Ongietorri-bilera San Jose Jesuitak Ikastetxean lehen aldiz sartu diren familia
  • Bilera orokorrak ikasmaila eta/edo zikloko familia guztiekin:
  • Ikasturte-hasierako bilera lehen harremana izateko: ikasturteko proiektu pedagogikoei eta hezkuntza arlokoei eta erronkei buruzko informazioa ematen dugu.
  • Orientazioko bilera zikloa eta hezkuntza-etapa amaitzean.
  • Tutorearen eta familien arteko banakako elkarrizketak: ikasturtean, tutoreak, gutxienez, familia bakoitzarekin bi bilera egiten ditu. Elkarrizketa horien bidez, ikastetxeak ikasle bakoitzaren garapen pertsonalaren jarraipen egokia egin nahi du.

Banakako elkarrizketak haur-etapako koordinazioaz arduratzen den taldearekin. Ezagutu Haur Hezkuntzako irakasleak

×