Tutoretza Plana – Haur Hezkuntzako Orientazioa

San Jose Jesuitak Ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren barruan dagoen Tutoretzako Ekintza Plana (TEP) eskolatze osoan ikasle guztiei zuzendutako orientazioko eta jarraipeneko ekintza multzoa antolatzen duen egitura da. Horren helburua konpetentzia orokorrak lortzea da.

Hezkuntza-orientazioa hezkuntza-jardueran txertatuta dagoen laguntza-prozesu etengabea eta sistematikoa da.

Horren helburua ikasleek konpetentziak eskuratzen laguntzea da beren proiektu pertsonalaz jabetzeko gaitasunak izan ditzaten.

Bizitzarako beharrezkoak diren konpetentzia horiek eskuratzeko laguntza ematea irakaskuntza-talde osoari dagokio eta, bereziki, gure ikasle bakoitzaren tutoreari.

Tutorearen funtzio nagusia, horrenbestez, ikasleari laguntza ematea da bere ikaskuntza-prozesuan eta bizitza mailako garapenean. Era berean, ikastetxeko ikasle guztien familiei ere laguntza emango zaie.

Tutoretzako Ekintza Planaren barruan, Haur Hezkuntzako etapan lantzen ditugun helburuak

  • Eskolatze-hasieran egokitzapena eta taldean, ikasgelan eta ikastetxean ikasleen integrazioa
  • Ikasle etorkinen egokitzapena eta integrazioa bultzatzea taldean eta ikasgelan.
  • Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleen eskolako integrazioa eta hezkuntza-berdintasuna lortzen laguntzea.
  • Ikaskuntza-prozesuaren jarraipen pertsonalizatua egitea, ikaskuntzako zailtasunen detekzio goiztiarra azpimarratuta eta horretarako neurri egokiak bultzatuta.
  • Autonomiako oinarrizko ohituren garapena bultzatzea.
  • Elkarbizitza bultzatzen duten balioak (erantzukizuna, errespetua, lankidetza, entzutea eta elkarrizketa) ikaskuntzako estrategien eta oinarrizko ikaskuntza instrumentalen artean.
  • Sozializazioa, egokitzapena eta hezkuntza-etapen arteko trantsizioa erraztea.
  • Bakearen Kultura, justizia, berdintasuna, elkartasuna eta elkarbizitzaren hobekuntza bultzatzea kulturarteko gizartean.
  • Ikaslearen garapen pertsonala bultzatzea: autoestimua (autokontzeptua), sentimendu eta emozio positiboak, motibazioa eta ahalegina ondo egindako lanaren aurrean.
  • Lankidetzako eta elkarlaneko loturak finkatzea gure ikastetxearen, familien eta ingurunearen artean.
  • Ikaskuntza-prozesuan esku hartzen duten irakasleen koordinazioa bultzatzea eta bermatzea.
×