Haur Hezkuntzako proiektu pedagogikoa

Haurrek beren bizitzako lehen urteetan jasotzen duten hezkuntza erabakigarria da etorkizunean izango duten garapen osorako.

San Jose Ikastetxeko Haur Hezkuntzaren helburua garapen fisikoa, intelektuala, afektiboa, soziala, integrala eta orekatua lortzea da. Hala egiten dugu lan Durangoko Jesuitak Ikastetxean, gure ikasle guztien garapen integralaren aldeko apustua eginda. Haur Hezkuntzari ematen diogun ikuspegia orokorra da. Hezkuntzako etapa horretan gure baitan hartu ohi dugun ezaugarri esanguratsuenetako bat da.

Izan ere, adin horretan, haurrak modu globalizatuan adierazten dira, izaten dituzte harremanak, bizi dira eta ikasten dute. Adierazteko, egoteko eta munduarekin elkarri eragiteko beren moduarekin, haurrek nola garatzen eta hazten diren erakusten digute. Haurra izaki orokorra edo globala da.

Bere esparru guztiak (afektibo-emozionala, kognitibo-hizkuntza mailakoa) oso erlazionatuta daude eta ezin daitezke bereizi edo banandu.

Hezkuntza arloko egoera edo uneetan, abiapuntuek haurraren interesak izan behar dute. Haur Hezkuntzan, ikaskuntza- eta garapen-prozesuaren ardatz nagusiak ekintza eta esperimentazioa dira. Horrela, haurrak bere mundua, nortasuna eta bizitzako ekintzarako eta interpretaziorako erabiliko dituen eskemak eraikitzen ditu.

Hezkuntza-etapa horretan, jolasa tresna pribilegiatua denez, horrek izan behar du egoera, bizipen, ezagutza eta gaitasun ugariak bateratuko dituen elementua eta jarduera nagusia.

Ezagutu Durangoko Jesuitak Ikastetxean Haur Hezkuntzan lantzen dugun metodologia

  • Pedagogia ignaziotarrean oinarrituta.
  • Ikuspegi orokorra:
    • Esparru ugaritan modu globalizatuan lan egiteko aukera eskaintzen du. Esparru ugarien arteko lokailuak kontuan hartzen ditu konpetentzia orokorrak garatuta.
  • Ikuspegi konstruktibista:
    •  Ikaslearen globaltasuna hartzen du kontuan: alderdi afektiboa, kognitiboa eta soziala.
    • Ikaslearen eta hezitzailearen harremanari ez ezik, ikasleen arteko harremanari eta elkarrekintzari ere garrantzia ematen dio.
    • Arreta jartzen du berdinen arteko lankidetzan eta elkarlanean.
    • Ikasgelaren kudeaketan berdinen arteko elkarrekintza egokia bultzatzen du.
    • Ikaskuntza autonomoaren eta partekatuaren eraikuntza bultzatzen du. Ikasten ikastea.
    • Haurraren interesak, ekintza, esperimentazioa eta jolasa dira ikaskuntzen abiapuntua eta tresnak.
    • Berritzailea
    • Motibatzailea
  • Jarduerak programatzeko garaian, honako hauek hartzen ditugu kontuan: funtzionalitatea, erabilgarritasuna eta adierazgarriak izatea.
  • Ikaslearen garapen-erritmoa errespetatuta eta aniztasunari erantzuna emanda.
  • Ikaskuntza esanguratsuetan oinarritutakoa: haurraren ezagutzak, interesak, esperientziak eta bizitza.

Ebaluazioa orokorra, jarraitua, hezigarria, orientagarria eta pertsonalizatua da. Jesuitak Durango Ikastetxean idatzizko txostenak eta elkarrizketa pertsonalak egiten ditugu gure ikasleen guraso guztiekin.

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×