Paraeskolarrak San Jose Jesuitak Ikastetxean

Itsasontzi bat eraiki nahi baduzu, ez hasi egurra bilatzen, oholak mozten edo lana banatzen; lehenengo eta behin, gizonengan itsaso aske eta zabalaren irrikarako dei egin behar duzu (Antoine de Saint-Exupery)

“Doan ematea doan eman dizutena”.

Gure Paraeskolarren Proiektua beti izan da proiektu estrategikoa eta funtsezkoa; izan ere, horren bidez berezko hezkuntza-eskaintza osoa hedatu nahi izan dugu eta hedatu nahi dugu, paraeskolarren proiektu hori gure misio eta ikuspegiarekin lerrokatuta dagoelako.

Gure jarduera paraeskolar, kiroletako eta kultural guztia. Gure ikasleen errealitate aldakorraren aurrean egokitzeko eta kokatzeko modua eraikitzeko gune pribilegiatua da. Haien boluntariotzak, pertsonen zaletasunekiko afinitateak eta jarduera horiek bizitzako dimentsio asko ukitzen dituztelako gertatzen da hori.

Gure jarduera paraeskolarra gure ikasleen zentzua ez ezik, gure hezitzaile eta begirale guztiena garatzearen zerbitzura dago, gako hauek oinarritzat hartuta:

  1. Gainerakoentzako eta gainerakoekin batera lan egiten duten pertsonak.
  2. Jainkoa topatzea gauza guztietan.
  3. Pertsonak zaintzea (pertsona bakoitza ezagutzea, bere desioak, beldurrak, asmoak… ezagutzeko entzutea, lagundu eta eskakizunak egin ahal izateko barruan daraman guztia eman dezan).
  4. Magis (=gehiago) pertsona eta talde gisa ahal den guztia ematea, gainditzeko espiritua sustatzea.
  5. Nora eta zertara noan jakitea: helburua aurretik jartzea.
  6. Non multa, sed multum, gutxiago gehiago da: sakontzea, garrantzitsua zer den jakitea.

EGI20 proiektu berriaren testuinguru baitan, gure proiektua egituratzen duten hiru ardatz nabarmendu behar ditugu:

  1. Iraunkortasuna:
  • boluntariotza-espirituarekin egiten direlako (“doan ematea doan eman dizutena”)
  • Hezten duten pertsonek egindakoa (hezitzaileak zentzu orokorrean, entrenatzaileak eta begiraleak baino haratago).
  • Kalitatea (eragingarritasuna) dela eta (eskaintzan, kudeaketan eta azpiegituran) (etengabeko hobekuntzan).
  1. Gure misioarekine ta ikuspegiarekin lerrokatutako nortasuna
  • Fedea (pertsona ignaziotarra)
  • Euskal kultura
  • Elkartasuna (justizia soziala)
  1. Eskaintza pozgarria eta orokorra honako hauek bultzatzeko:
  • gaitasunak (fisikoak, artistikoak, kulturalak…)
  • Emozioak
  • Balioak
  • .. eta baita familia ugarien arteko harreman pertsonala ere.
×