Eskolaz kanpoko jarduerak

Ingelesa

MONDRAGON LINGUA

modragon_lingua

INGELESEKO ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK:
Ikastetxeko ikasleei eskaintzen dizkiete; Haur Hezkuntzako 3 urtekoen gelatik hasi eta Batxilergoko 2. mailara arte. Eskolak Mondragon Linguak eskaintzen ditu eta, dagokion etapa bakoitzaren arabera, helburu eta metodologia ezberdinak dituzte. Azken helburua (Batxilergoan) University of Cambridge ESSOLen ziurtagriak prestatzea eta lortzea da.

Kultura eta gizarte arlokoak

eskubaloiaJarduera paraeskolarrak Ikastetxeko hezkuntza-proiektuaren zati garrantzitsua dira. Garapen psikomotorra lantzeaz gain, beste era bateko balioak ere bultzatzen dira: konpromisoa, ahalegina egiteko eta arlo pertsonalean hobetzeko gaitasuna, taldeko lana eta elkartasuna. Jarduera horietan, hobekuntza pertsonalerako eta elkarbizitzarako gune pribilegiatua sortzen da ikasleen, begiraleen, entrenatzaileen eta familien artean. Jarduera paraeskolarrek boluntariotzako eta gainerakoei zerbitzua emateko esperientziak eskaintzen dituzte jarduera pastoraletan, kultura mailakoetan, aisialdikoetan eta kirol arlokoetan.

 

  • Kirolak (FUTBOLA-SASKIBALOIA-ESKUBALOIA-ESKU PILOTA).
    Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako ikasleak.
    Larunbat arratsaldetan (16:00etatik 17:15era) esku-pilotaren kasuan izan ezik (arratsaldeko azken eskola amaitzen denean izaten da, ostiraletan).
    Irailetik maiatzera arte. Arduraduna: Iker Mendieta
  • Mutilen eta nesken saskibaloia.
    Lehen Hezkuntzako 4. mailakoen Premini.
    Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoen Minibasketa.
    DBHko 1. mailako Aurreinfantilen saskibaloia.
    DBHko 2. mailako haurrak edo infantilak.
    Arduraduna: Santi Benitez
  • Futbola (mutilak).
    Futbol-7: Lehen Hezkuntzako 4. mailako Benjaminak
    Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako Kimuak.
    Futbol-11: DBHko 1. eta 2. mailetako Haurren mailak.
    Arduraduna: Iker Mendieta
  • Eskubaloia (neskak).
    Minieskubaloia. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak.
    Eskubaloia DBHko 1. eta 2. mailetako Haurren mailak.
    Arduraduna: Begoña Oskoz
  • Pilota.
  • Ostriku dantza taldea (irailetik ekainera)
    HH5tik aurrerako ikasleak.
    Arduradunak: Juan Luis Isasi / Iker Mendieta
  • Gitarra.
    Asteazken arratsaldetan Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrera.
    Arduraduna: Iker Mendieta
  • Xakea.
    Asteazken arratsaldetan. Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrera.
    Arduraduna: Iker Mendieta
  • Kirol federatua.
    Durangoko eta inguruko talde guztiekin abian dugun lankidetzaz gain, lankidetza berezia dugu honako hauekin: JESUITAK FUTBOL TALDEA, IBAIZABAL ESKUBALOI TALDEA eta TABIRAKO BAQUE. Haien kadeteek gure instalazioetan entrenatu eta partidak jokatzen dituzte.
  • Mendiko Taldea.
    Hilean irteera bat ARRUPE TALDEArekin batera urrian hasi eta ekainean bukatuta (igandetan).
    Arduraduna: Iker Mendieta
  • Antzerkia.
    Zugan Ni proiektuan hartzen dugu parte Markeliñe antzerki-taldearekin elkarlanean. Antzerkia eta arte eszenikoak lantzen ditugu. DBHko 2. mailatik aurrera.
    Arduraduna: Iker Mendieta
×