Aniztasunari Arreta emateko Plana

Indarrean dagoen hezkuntza arloko legeak, II. tituluan, irakaskuntza-munduan inplikatuta gauden guztiontzako helburu argia eta nabarmena xedatzen du. Ikasle guztiek garapen pertsonal, intelektual, sozial eta emozional maila handiena lor dezaten lan egitea aipatzen du. Horrez gain, honako hau zehazten du: “hezkuntza-administrazioek beharrezko baliabideak bermatu dituzte ohikoarekiko ezberdina den hezkuntza-arreta behar duten ikasleek (hezkuntza-premia bereziak dituztelako, ikaskuntzako zailtasun espezfiikoak dituztelako, adimen-gaitasun handiak dituztelako, hezkuntza-sistemara berandu sartu direlako edo eskolako historia edo baldintza pertsonalak direlako) beren gaitasun pertsonalen ahalik eta garapen handiena lor dezaten eta, kasu guztietan, ikasle guztientzat oro har ezarritako helburuak bete ditzaten”.

Aniztasunari erantzuna emateko, ikaslean oinarritzeaz gain, eskolako testuinguru orokorrari behatu behar diogu. Horregatik da beharrezkoa Aniztasunari Arreta emateko Plana (Aniztasunaren Arretarako Plana 2013). Hau da, arrazoi ugari dela eta, ohiko curriculumean aurrera egiteko zailtasunak dituzten ikasleei laguntza emateko bultzatzen diren hezkuntza-neurriak antolatzea, berrikustea eta hobetzea xede duen Plana.

Plan hori irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuaren muinean dago; izan ere, hezkuntza arloan funtsezkoak diren beste prozesu batzuei lotuta dago: tutoretza-ekintza eta orientazioa, ebaluazioa, programazioa, elkarbizitza-proiektua eta abar.

Aniztasunari eman beharreko arreta gure hezkuntza arloko esku-hartze moduetan presente egotea eta Ikastetxeak benetan barneratzailea den ingurune gisa funtzionatzea nahi badugu, honako hauek beharko ditugu:

  • Ikasleen aniztasuna pertsona guztien ikaskuntzari laguntza emateko aberastasun gisa baloratzea.
  • Ikastetxea osatzen duten guztien arteko sinergiak (ikasleak, irakasleak eta familiak) eta kanpoko laguntza-zerbitzuak aprobetxatzea ikaskuntza-testuinguruek jarraipena eta koherentzia izango dutela bermatzeko.
  • Ikastetxeko kulturak, politikak eta jardunbideak bateratuko dituen hezkuntza-proiektua izatea ikasle guztien aniztasunari arreta eman ahal izateko. Proiektu horretan modu espezifikoan jasoko da aniztasunari Arreta emateko Plana.
  • Ikasle guztien partaidetza eta ikaskuntza bultzatzea eta, bereziki, egoera ahulean daudenena.
  • Ibilbide eta curriculum pertsonalak malgutzea eta ikaskuntza-testuinguru ugariak ahalbidetzea.
  • Ikasgela ikasleen arteko lankidetza eta autonomia errazteko moduan antolatzea.
  • Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduera barneratzaileak, ugariak eta irisgarriak proposatzea ikasle guztientzat (denentzat interesgarriak direnak).
  • Arretarako laguntza eta neurri guztiak koordinatzea eta bistaratzea ikasleen ikuspegitik eta haien garapenetik. Batez ere testuinguru partekatuetan eta talderako testuinguruetan eskainiko diren laguntzak.

Ikus dezakegun moduan, horrek guztiak orain arte aniztasunari eman beharreko arreta lantzeko moduak berriro planteatzea ekarri du. Hausnarketa eta ekintza eskatzen ditu, arlo ugaritatik lan eginda. Oraindik lan handia dugu aurrean, baina lanean ari gara eta lanean jarraituko dugu hurrengo urteetan ere.

Ikasketa eta informazio gehiago jasotzeko, hemen dauzkazue esteka gehiago. Hauetan oinarritzen da gure Aniztasunari Arreta emateko Plana:

Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa 2012-2016 (Eusko Jaurlaritza)

EducaciónInclusivaFeyAlegriaN15 (Gazteleraz: “La educación inclusiva puede ser concebida como un proceso que permite abordar y responder a la diversidad de las necesidades de todos los educandos a través de una mayor participación en el aprendizaje, las actividades culturales y comunitarias y reducir la exclusión dentro y fuera del sistema educativo”)

 

 

×