Hezkuntza arloko berrikuntza

Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxean

Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxeko berrikuntza arloko gure prozesuaren eta proiektuaren noranzkoa zehazteko eta finkatzeko garaian, bi euskarri nagusi ditugu: bikaintasuna eta aukera-berdintasuna.

Gure helburua gure ikasleek arlo akademikoan, sozialean eta pertsonalean ahalik eta garapen maila handiena lortzea da horrek guztiak eraldaketa soziala ekar dezan partekatutako erantzukizunaren eta elkartasunaren bidez. Horrenbestez, gure ildo estrategikoetan ezarrita dagoen moduan, Ikastetxeko hezkuntza-prozesu berritzailearen ardatza ikasleeek osatzen dute.

Bikaintasuna Ikastetxeak ezarritako helburua da; izan ere, gure helburua oinarrizko konpetentziak ahalik eta gehien garatzea da gure ikasleen aniztasuna eta aukerak kontuan izanda. Bikaintasuna ez dago soilik ikasleen gaitasunak bultzatzeko xedean kokatuta; izan ere, garrantzitsua iruditzen zaigu dimentsio kolektiboa eta hezkuntza zeregin sozial gisa bultzatzea aldi berean. Aukera-berdintasuna gure Ikastetxean erreferentea ere bada aniztasunari arreta emango dion hezkuntza lortzeko arlo hauetako desberdintasunetan: gizartea, hizkuntza, ekonomia, kultura…

San Jose Jesuitak Ikastetxeak aukera-berdintasuna eta bikaintasuna lortu nahi ditu ikasleen ikaskuntza lortzeko eraldaketa eskatzen duen berrikuntza-prozesuaren bidez. Eraldaketako hainbat bide lantzen dira:

  • Metodologia eta ikuspegi pedagogiko berriak txertatzea:
    • EBIK: Erronken bitarteko ikasketa kolaboratiboa.
    • IK-KI: Ikasketa kolaboratiboa.
    • Ikasketa eta Zerbitzua: Boluntriotza proiektuan bereziki.
    • Barnetasun proiektua:ikasleen barruko mundua ezagutzen laguntzen diegu (izan eta jakin).
    • Kulturartekotasuna: Proposamen transbersala da eta ikasgaien edukiak eta hiritargo konprometitu eta solidario bat lortzea, bi gauza horiek konektatzea ahalbidetzen du.
  • Teknologia digitalen erabilera ikaskuntza-prozesuetan. (1×1 proiektuak Lehen Hezkuntzako 5. mailatik hasi eta Batxilergoko 2. mailara arte).
  • Eleaniztasuna:
    • Hizkuntzaren ikaskuntza-metodo berritzaileak
    • Hizkuntza gaitasuna indartu eta zabaltzeko helburuarekin
    • Euskara erreferentziatzat hartuta, ikasle eleanitzak sendotzen dira.
    • Hizkuntzen tratamendu integratua.
    • Ingeles proiektu propioa (CLIL proposamenean oinarrituta)
  • Aniztasunaren Arretarako Planaren bidez hezkuntza arloko eraldaketa egitea eskola barneratzailea kontuan izanda.

Hezkuntza arloko eraldaketa ahalbidetu ahal izateko, Ikastetxeak irakasleen prestakuntza bermatzen du konpetentzia espezififikoetan (metodologiak, teknologiko digitala, espezifikoa…) eta zeharkakoetan. Horretarako, inplikatutako eta konprometitutako irakasleak ditugu, irakasleen klaustroak landutako prozesu berritzaile horiek zuzentzeko prest daudenak. Prozesu horiek eragina izan beharko dute ikasleen ikaskuntza-prozesuan.

Ikastetxeak, era berean, familiekiko komunikazio arloan zentro berritzailea izan nahi du eta, horretarako, tresna digitalak erabiltzen ditu: Alexia Familia plataforma eta Bynapp. Berrikuntza hauek “Ezagutu-Bizi”(artikulu honetan informazio gehiago irakur dezakezu: Ikasberri Ezagutu Bizi 2015-16)  proiektuan txertatzen ditugu.

Horregatik guztiagatik, hezkuntza-berrikuntza ikasleengan oinarritu behar dela uste dugu. Horren bidez, haien ahalmenak kanporatu eta etorkizuneko bizitzak aberastu beharko lirateke, eraldaketa soziala hobetzen lagunduta ahaleginaren eta konpromisoaren bidez.

Gure proiektuen eta berrikuntzaren inguruan gehiago ikasi nahi baduzu:

  • “Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna”esteka honetan ALBOANek egindako proiektua agertzen da. Proiektuak kultura-aniztasunari buruzko gaia du xede. Bertan agertzen dan “Oinarrizko Dokumentuan” gureak ere diran uste sendoak jasotzen dira.
  • “Ankur, hiru egun Xabierren, san Frantzisko Xabierkoaren eskutik India ezagutzeko”: esteka honetan; ALBOANen bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako proposamen pedagogikoa ezagutu daikezu. Proiektu hau 2. DBHn egiten dugun bizipen-esperientzia bat da. Ankur, “ernatzen dena” esan nahi du gujarateraz, eta ignaziotar paradigma pedagogikoan dago oinarrituta.
  • Cooperar para Aprender/Aprender a Cooperar”: Esteka honetan gure IK-KI proiektuaren oinarri teorikoari buruz informazio gehiago irakur dezakezu (Catalunyako VIC unibertsitateko hezkuntza programa bat da)
  • “Viaje a la escuela del siglo XXI” (esteka honetan dohainik deskargatu daikezu) Liburu hau hezkuntza proiektu berritzaileen gida bat da. 50 proiektu jasotzen dtu eta horien artean Jesusen Lagundiko Padre Piquer ikastetxea agertzen da.
×