Gure hezkuntza-estiloa

Jesusen Lagundiaren ikastetxeetan,  Pedagogia ignaziotarraren oinarria eta gakoa pentsatzen irakastea eta ikasten irakastea da. Hezten ditugun pertsonek integritatea eta osotasuna lantzen dituzte, honako dimentsioetan:

  1. Akademikoa eta profesionala: Nola pentsatu irakasten dugu, iIkuspegi kritikoan sakonduz, bizitzarako gaitasunak garatuz eta sakonduz. Ezagutzak ez ezik, gaitasunak, jarrerak eta balioak programatu eta ebaluatzen ditugu, metodologia aktiboa eta sortzailea erabiliz.
  2. Dimentsio gizatiarra: Giza harremanak garatzeko balioak lantzen ditugu. Eskola-giroa modu berezian zaintzen dugu, gizarte eta ingurumenarekiko arazoaz sentsibilizatuz.
  3. Dimentsio espirituala: Elkarrizketan eta hausnarketan oinarrituriko pedagogia, norberaren barnealdea eta elkarren arteko anaitasuna sustatzen duten topaketak eta esperientziak eskeintzen ditugu.
  4. Eskolaz kanpokoa: Aisialdiko, kultura eta kirol arloko ekintzen sustapena; betiere, hezkuntza proiektuan txertatuta eta norbere burua aberastu eta gizabanakoaren nortasuna osatzeko helburuarekin.
  5. Soziala: Inguruko errealitate kulturalean txertatuta eta herritarrei nahiz elizako komunitateari zerbitzua eskaintzen dioguna.

Paradigma Pedagogiko Ignaziotarrak ikaskuntzako testuingurua eta esplizituki pedagogikoa den prozesua hartzen ditu aintzat. Gainera, hazkuntzarako irekiera bultzatzeko moduak zehaztu beharko lituzke, ikasleak ikasketa-ziklo jakina burutu ostean ere. Bost urrats biltzen ditu: testuingurua, esperientzia, hausnarketa, ekintza eta ebaluazioa:

  • Testuingurua eta bakoitzaren egoera pertsonala hartzen ditu kontuan.
  • Irakaskuntzako eta prestakuntzako jarduerak bultzatzen ditu aniztasun metodologikoarekin. Horiek, gero, ikaskuntza kognoszitiboko, psikomotorreko, afektiboko eta irudimeneko esperientzia bihurtu beharko lirateke.
  • Ikaslearen inplikazio gogoetatsua eragiten du ikasten ari denaren garrantzia eta esanahi gizatiarra kontuan har ditzan.
  • Ikasleen aldaketa sakonak bultzatzen ditu barneko aukerak eta kanpoko ekintzak bidera ditzaten eta egoera berrien aurrean gai izan daitezen.
  • Ikaskuntza-prozesuan sartutako alderdi guztien ebaluazio integrala egiten du.

Esperientziaren, hausnarketaren eta ekintzaren Paradigma Ignaziotarrak bide ugari iradokitzen du. Horien arabera, hezitzaileek ikasleei laguntza eman eta ikaskuntza eta heldutasuna erraz diezaiekete, egiarekin eta bizitzaren zentzuarekin aurrez aurre jarrita. Teorikoa bakarrik denaz harago aurrera joateko eta irakasteko gure moduan aldaketak egin ahal izateko tresna praktiko eta eragingarri bihurtzeko berezko gaitasuna duen paradigma da.

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, dokumentu hauetan azalpen gehiago daukazu:

Inaziotar pedagogiari buruzko agiria (gazteleraz)

Ignaziotar Espiritualtasunaren Bost giltzarri (2010)

Pertsona Ignazioren bidean (2005)

Pedagogía Ignaciana Innovaciones en marcha 2016

Obren Berezko Ezaugarriak

Jesusen Lagundiko ikastetxeen dimentsioak

 

×