Hezitzaileentzako prestakuntza

Jesusen Lagundiko ikastetxeek biziki uste dute, ikasleen hezkuntza bermatu ahal izateko erabat funtsezkoa dela bai irakasleek, bai zuzendaritzako langileek etengabeko prestakuntza jasotzea. Horregatik, prestakuntzarako zenbait ibilbide eskaintzen ditu EDUCSIk, bi dimentsio desberdinetan oinarrituta: zentzua eta pedagogia.

Zentzuaren dimentsioak hezitzaileak ignaziotar hezkuntza-misioan eta esperientzia espiritualean oinarritzea du helburu.

Horretarako, “Ignaziotar hezkuntza-misioaren dimentsioak” izeneko ikastaroaz baliatzen da Dimensiones de la misión educativa ignaciana, Salamancan burutzen dena, lau astez. Berrogei bat lagunek hartzen dute parte ikastaro horretan, eta 20 edizio izan ditu dagoeneko. Horrez gain, hiru eguneko topaketa bat ere egiten da, zeinetan 30 lagun inguruk parte hartzen duten. Horren helburua da, irakasle guztiek halako oinarria garatzea ignaziotar espiritualitatearentzat garrantzitsuak diren puntuetan (otoitza, bereizketa, errealitateari so egiteko modua…); eta hori osatzeko, bost egunez Gogo Jardunak egiten dituzte hezitzaileek, uztaileko lehen astean. Dagoeneko 21 deialdi egin dira, eta horietako bakoitzean 20 lagunek parte hartzen dute, gutxi-gorabehera.

Dimentsio pedagogikoan, berriz, hezkuntzako funtzio desberdinak lantzen dira:

Funtzio akademikoari dagokionez, ikastaro orokor bat egiten da, Salamancan; horrez gain, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (PBL deritzon ikastaroa), eta PCPI-ko irakasleentzako Jardunaldi bat. Funtzio pastorala lantzeko, honakoak eskaintzen dira: funtzio hau garatzeko ikastaro orokorra, Ignaziotar Espiritualitatea eta gazteen pastoraltzarako Laguntza ikastaroa, eta bost egunez Gogo Jardunak burutzeko aukera. Tutoretza eta eskolaz kanpoko prestakuntza garatzeko, ikastaro orokor bana egiten da funtzio horietako bakoitzean. Orientazio funtzioa lantzeko, era berean, orientazio-mintegiaz baliatzen gara.

Zuzendaritzako dimentsioa ere lantzen da, zuzendaritza-mintegiaren eta zuzendaritza-taldeen arteko topaketa baten bidez. Azkenik, Homologoen Topaketak ere badaude, hau da, zuzendaritza desberdinen arteko topaketak, hala nola, Lanbide Heziketakoak, Orientazio Departamendukoak, Eskolaz Kanpoko Koordinatzaileen artekoak eta Ikasketa Buruenak. Azken topaketa horiek egunbeteko iraupena dute, eta Madrilen egiten dira. Eta, azkenik, lanbide heziketa, orientazio-departamendu eta funtzio akademiko nahiz eskolaz kanpokoentzako Laguntza Batzordeen bilerak.

Horrez gain, zonalde eta ikastetxeetan taldekatutako Fundazioetan ere makina bat baliabide eskaintzen dira: Lagundiaren Hezkuntza proiektuak, hezkuntza arloko esperientziak partekatzeko jardunaldiak, eta ikasle eta familiei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak berritzeko eta zerbitzu horien kalitatea hobetzeko topaketak.

×