Pastoraltza Proiektua

Jarduera Pastorala

Iraila
Ikasturte-hasiera. Zikloka erlijio-ospakizuna
DBHko 2. mailakoen konbibentziak
Urria
DBHko 3. mailakoen konbibentziak
DBHko 1. eta 2. mailakoen ikastetxeen arteko topaketa
DBHko 3. eta 4. mailakoen ikastetxeen arteko topaketa
Azaroa
Batxilergoko 1. mailakoen
Inaziar Astea, konbibentziak
Abendua
Gabonetako Eukaristiren
Eguberrietako Kanpaina
Urtarrila
DBHko 4. mailakoen konbibentziak
Batxilergoko 2. mailakoen konbibentziak
Bakearen Astea
Otsaila
Hausterre-eguna eta Garizumaren hasiera
Elkartasun Astea
Martxoa
Xabierraldia
Batxilergoko 1. mailakoen Gazte Topaketa
Batxilergoko 2. mailakoen Pazko-astea.
Apirila
SAME (Hezkuntzaren Munduko Astea).
Maiatza
Maiatzeko Eukaristia eta ikasturte-amaierako jardunaldiak Santa Maria Eukaristian, eta Batxilergoko 2. mailakoen agur-ospakizuna.
Ekaina
Lehen Jaunartzea.
Udako ekintzak
Udalekuak Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetan Orozkon
Udalekuak Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHko 2. mailara arte Arizkunen
Ignaziotar Bidea DBHko 3. eta 4. mailetan
Auzolandegia Batxilergoko 1. mailakoentzat Tuteran
Auzolandegia Batxilergoko 2. mailakoentzat Gasteizen

Pastoraltza Proiektuaren erronkak eta gakoak

XXI. mendearen hasierako egungo egoeran, erronka hauek ditugu aurrean:

  •  Ikasle guztiak (sinestunak eta ez-sinestunak) errespetatzea.
  • Ebanjelizatzeko asmoarekin, ikuspegi irekia eta anitza izan behar da, fededunei aukera ezin hobeak emateko haien fedean sakontzeko, baina aniztasunari aurre egiteko beste sakontasun espiritual orokorrak ere bermatu behar dira.
  • “Bokazio-kultura” bultzatzea xede duen pastoralean haztea, “bokaziotzat” haren zentzu sakonena hartuta: ikasleek etorkizunari buruzko galderak egitea beren buruei eta Ebanjeliotik erantzunak lortu ahal izatea.
  • Prozesu horretan laguntza pertsonalak duen garrantzia azpimarratzea. Hezkuntza ignaziotarraren funtsezko aukera da ikasleei emandako arreta pertsonala haien nortasuna eta egoera onartuta. San Ignazioren esperientzia pertsonalizatzailea eta gogo-ariketak dira gure aukera zehazteko abiapuntuak. Esperientzia pertsonala ahalbidetu eta transmititu nahi dugu, ekintzak sortzen dituzten jarrerak sendotuta.
  • Fede-prozesuaren bilakaera-uneari arreta ematea, haurtzarotik gaztarora arteko etapa guztiak jasota eta gure ikasle guztien aniztasunari arreta emanda.
  • Gure eguneroko lan pastoralerako, Paradigma Pedagogiko Ignaziotarra sakontzea (testuingurua-esperientzia-hausnarketa-ekintza-ebaluazioa).
  • Gure ikasleen familiako eta gizarte mailako errealitatearen ezagutzatik abiatzea beti, metodologiak eta lengoaia pastoralak egokituta eta gaurkotuta.
  • Familiekiko elkarlanean sakontzea ebanjelizatzeko lan horren baitan. Gure ustez, familia da pertsonaren hezkuntzarako toki naturala eta esparru pribilegiatua: izan ere, familia baitan jasotzen dituzte haurrek lehen balioak eta han transmititzen zaie lehen aldiz fedea. Ezinbestekoa da familiekiko topaketa eta prestakuntza pastoralean gurasoe lankidetza ahalbidetzea Ikastetxean sartzen diren unetik hasi eta etapa guztietan.
  • Badakigu proiektu apostoliko zabalagoaren baitan gaudela. gazteen pastoraltza ignaziotarraren erronkak eta helburuak. Jesusen Lagundiaren Espainiako Probintzian sartuta, eta Iparraldeko ikastetxeen sareko kide izanda. Beste hezkuntza-zentro eta pertsona batzuekin batera egiten dugu lan, espiritualtasun ignaziotarraren ikuspegitik. Kristau Eskolako partaide aktiboak ere bagara. Eta tokiko elizarekin batera egiten dugu lan Durangoko Tabira Elizbarrutiaren bidez.
  • Pastoralisten prestakuntza zaintzea, erraztea eta bultzatzea. Hezitzaile pastoralistak pertsona probokatzailea, bizitza ignaziotarraren testigantza emateko gai dena, bultzatzen eta galdetzen duena, argia eta esplizitua, sotzailea eta gertukoa dena, eta fedearen eta elizaren sarrerako inguruko bere esperientzia eskaintzen duena izan behar da. Horretarako beharrezkoa da pastoralisten prestakuntza espezializatua eta etengabea.
  • Fedea sakontzeko nahian, gaitasuna lantzeak ikasgai guztietara zabaltzeko aukera ematen digu, Pastoraltza arlo akademikoarekin harmonizatzearren.

Erronka horiek lortzeko, hurrengo jarduera eta baliabide hauetan oinarritzen gara:

  • Ospakizunak: Harremanetako eta topaketako gune epelak sortzen ditugu, Jesusekin elkartuta, adin bereko neska-mutilekin sentimenduak, ideiak… partekatzeko espazioa. Ikasturtean zehar hainbat ospakizun egiten ditugu: Ikasturte-hasierako ospakizuna, Barkamen-sakramentuak (Gabonaldian eta Garizuman), San Jose ospakizuna, Hausterre eguna, 2. Batxilergoko agurraren eukaristia.
  • Goizeko Otoitzak: Goizero, ikasmailako pastoralistak prestatutako otoitza egiten da. Horren helburua eguna ondo hastea eta inspirazioa bilatzea da. 2015-2016 ikasturtean Batxilergoko 1. mailara heldu da goizeko otoitza egiteko ohitura. 2016-2017 ikasturtean Batxilergoko 2. mailara.
  • Gizarte-ekintza, gertuko errealitatea gehiago eta hobeto ezagutzera eta borroka-jarduerak lantzera zuzenduta sortutakoa, borroka hobetzeko eta eraldatzeko, giza balioetan eta kristauetan egindako hazkundea bultzatuta (elkarrizketa, bakea, justizia…).
  • Kanpainak
    • Ignaziar Astea: Helburua espiritualtasun ignaziotarra lantzea da Elkargoko nortasunean hazteko, Jesusen Lagundiaren gaurkotasunera eta historiara gerturatuta.
    • Gabonetako kanpaina: egun horietan, gure inguruan egoera estuan bizi diren familien (Bizkaiko Elikagaien Bankua) eta Saharako (Herria Elkartea) errefuxiatuen esparruen inguruko sentsibilizazioa bultzatzea astebetez elikagaiak bilduta.
    • Solidaritza Astea: hiritar gisa bidezkoak ez diren egoeren aurrean dugun erantzukizuna gure gain hartzea eta guztiok toki edo mundu mailan errealitate hori aldatzeko zerbait egin dezakegula ulertzea.
  • Barnetasun proiektua(Interioridad en Colegios Compañía de Jesús 2014): Ignaziok gure espiritualtasunaren inspirazio diren gogo-ariketen liburuan jaso zuen esaldia da honako hau: “No el mucho saber harta y satisface el ánima sino el gustar y sentir de las cosas internamente” (asko jakiteak ez du arima asetzen eta asebetetzen, baizik gauzak barne mailan gustatzeak eta sentitzeak). Proiektu hori gure ikasleen aniztasunari arreta emateko modu bat da, haien gaitasun espiritualaren baitan erlijio-gaitasunera soilik mugatu gabe. Barnetasuna ikasgai ezberdinetan lantzeko erronka dugu, ez soilik Erlijio eta AREn. Martxan jartzen ari garen IZAN proiektua eta TEP (Tutoretzako Ekintza Plana) oso tresna egokiak dira.
  • Boluntariotza Proiektua: batxilergoko hezkuntza proiektuan txertatuta dago.
  • Bidelaguntza: DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara arte, ikasleak bere ikasmailako pastoralistarekin elkarrizketa egiteko aukera du. Tresna horri esker, ikasleak bere hazkundea esparru guztietan pertsonaliza dezake. Gure nortasun ignaziotarraren ezaugarri argia da.
  • “Indar Lerro”en sustapena gure Ikastetxeko beharretara egokituz eta beste proiektuekin bateratuz (Indar lerroen esteka)
  • Xabierraldia: Urtero, martxoaren hasieran Xabiergo gaztelura egiten den erromesaldiarekin bat egiten dugu (18 km Irunberriko arroilatik). Lehen Hezkuntzatik hasita (4-6 mailak; gutxienez, gurasoetako batekin joaten dira), DBHko eta Batxilergoko ikasleak arte. Irakasleek ere hartzen dute jarduera horretan oso modu ezberdinetan. Arrakasta bikaina eta are giro hobea izaten du.
  • Udako ekintzak: Orozkoko Kanpamendua, Arizkun Kanpamendua, Inaziar Bidea, Auzolandegiak (Gasteiz eta Tutera).
  • Arrupe Elkartea: Sendotza, Begirale Eskola, Eskolen arteko topaketa, Gazteen pazkoa.

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×