Eleaniztasun Proiektua

Gure hizkuntza-proiektuak Ikastetxeko hizkuntza ugarien (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) irakaskuntzarekin eta erabilerarekin lotura duten elementu guztien plangintza jasotzen eta egituratzen du, eta haietako bakoitzak gure curriculum-proiektuan duen tratamendu ezberdina finkatzen du. Dokumentu hori, era berean, Ikastetxeko hezkuntza-proiektuan txertatuta dago eta Ikastetxeko Euskararen Hizkuntza Normalizaziorako Proiektua eta hizkuntza ugarietatik erator daitezkeen gainerako proiektuak jasotzen ditu.

Proiektua klaustroan aurkeztu genuen 2012-2013 ikasturtean eta haren helburua gure ikasleek Ikastetxeko eskolatzean lortu behar dituzten konpetentzia maila ugariak finkatzea da. Ikasle eleaniztunak lortzeko asmoarekin, gure proiektuan Euskara ardatz hartzen dugu. Gure ikaslea bizitzako eremu guztietan, euskaraz eta gaztelaniaz ahoz nahi idatziz, modu egoki eta eraginkorrean komunikatzea nahi dugu.  Horrezgain, atzerriko bi hizkuntzetan (ingelesa eta frantsesa) egoki komunikatzea ezinbestekoa ikusten dugu.

Horrekin lotuta, lehentasuna ematen diegu komunikazio arloko ikuspegietan oinarritzen diren eta landu beharreko edukiak testuinguru zehatzetan eta benetakoetan kokatzen dituzten metodologiei. Proiektuaren atal ugarietan, Ikastetxeko misioaren helburuetako bat sakonduko dugu: ikasle eleanitzak bultzatzea, euskal hizkuntza eta kultura ezagutzea eta erabiltzea oinarritzat hartuta, eta ondoren erabiltzen eta lantzen ditugun hizkuntza ugarien ezagutzarekin eta sakontze-lanarekin jarraituta.

Pertsonaren gure prestakuntza integralaren baitan, hizkuntzen irakaskuntza azpimarratzen dugu batez ere ondoren eleaniztasuna konpetentzia gisa garatzeko. Prestakuntza hori eleaniztasunaren inguruko Europako ikuspegiarekin eta “bizitza osoko hezkuntza” izeneko hezkuntza-proposamenarekin eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunak biltzen duen aberastasuna onartzearekin bat dator. Ikasgelan hizkuntzen irakaskuntza jorratzeko gure moduak alderdi hauek barneratzen ditu:

  • Irakasleek ikasgelan egiten dituzten lan eta jardueretan komunikazio-konpetentziaren presentzia.
  • Komunikazio-konpetentziaren presentzia handiagoa edo txikiagoa ikasgelako benetako metodologian.
  • Hizkuntza-komunikazioaren presentzia curriculum mota ugarietan: formala, informala eta ez-formala.
  • Komunikazio-konpetentziaren presentzia curriculum-diseinuen elementu ugarietan: helburuak, edukiak, metodologiak eta ebaluazio-irizpideak

Hizkuntzen irakaskuntzarekin eta erabilerarekin lotutako metodologia hauek erabiltzen ditugu:

  • Hizkuntzen trataera integratua eta integrala: komunikazio-proiektu eta erronken bidez irakasten dugu.
  • Aurreko hau lortzeko, CLIL (Content and Language Integrated Learning) ikuspegian oinarritutako Ingeles proiektu propioa daukagu.

 Gure Hizkuntza proiektua hobeto ezagutzeko esteka batzuk:

 

 

×