Lehen Hezkuntzako proiektu pedagogikoa

Lehen Hezkuntzako etapan, San Jose Jesuitak Ikastetxearen oinarrizko helburua pertsonaren garapen integrala bultzatu eta indartuko duen hezkuntza eskaintzea da, gizartean txerta dadin modu eraikitzailean eta autonomoan. Gure ikasleek konpetentziak (ezagutzak, abileziak, trebeziak, jarrerak eta balioak uztartuta) garatzen laguntzen dugu honako hauen bidez:

  • banakako zein taldeko laneko ohiturak.
  • esfortzua.
  • autonomia eta erantzukizuna.
  • konfiantza norbere buruan.
  • sen kritikoa.
  • ekimena.
  • interesa eta sormenaren garapena.

Gainera, San Jose Jesuitak Ikastetxean, gure Lehen Hezkuntzak, honako hauek garatzen ditu beste alderdi batzuez gain:

  • Adierazmena, irakurmena eta entzumena.
  • Kalkulua.
  • Gaitasun sozialak.
  • Lanerako eta ikasketarako ohiturak.
  • Sen kritikoa eta artistikoa.
  • Sormena.
  • Emozioen garapena.
  • Natura, gizarte eta kultura arloko ingurunea baloratzea.

Hirueletasunaren aldeko apustua egin dugu

Hizkuntza gizakiaren garapenean funtsezko faktorea da eta funtzio bikoitza betetzen du: banakakoa eta soziala.

  • Izan ere, banako bakoitzari bere ezagutza pentsatzea, eraldatzea, jarduera erregulatzea eta adieraztea ahalbidetzen dio.
  • Sozialki transmitututakoa eta mantendutaka izateaz gain, giza taldeak eraiki eta garatu egiten dira hizkuntza ardatz eta euskarri duen jardueraren baitan.

Kultura sortzen, oinarritzen eta transmititzen den tresna da.

San Jose Jesuitak Ikastetxean irakaskuntza eleanitzaren aldeko apustua egin dugu, 2 hizkuntza ofizialetan (euskara eta gaztelania) eta hirugarren hizkuntza batean, ingelesean, oinarrituta.

Esparru sozial ugaritan modu egokian elkarrekitzeko beharrezkoak diren erabilera-prozedurak eta ezagutzak garatzeko helburuarekin egiten dugu.

Kontuan izan behar dugu XXI. mendeko gizartea eleanitza eta kulturanitza dela. Horrek herritar eleaniztunak lortzeko ezinbesteko ikuspegiaren aurrean kokatzen gaitu. Helburu hori lantzen dugu gure ikastetxean.

Nola egiten dugu Lehen Hezkuntzan?

  • Tokikotik mundu mailakora bideratzen gara. Euskaratik mundura.
  • Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesurako komunikazio-hizkuntza euskara da.
  • Eskola esparruan, harremanetarako eta komunikaziorako hizkuntza euskara da.
  • Euskararen erabilera bultzatzen dugu hezkuntza-komunitateko kide guztien artean.
  • Irakurketa-idazketako irakaskuntza-prozesua euskaraz garatzen dugu.
  • Gaztelania gure gizarteko hizkuntza koofizial eta nagusi gisa lantzen dugu.
  • B ereduko ikasleen artean, matematikaren irakaskuntza gaztelaniaz bultzatzen dugu.
  • INGELESA ezagutza eskuratzeko hizkuntza eta tresna gisa lantzen dugu.
  • Ingelesez erabilitako metodologia ikasleen interesei eta beharrei erantzuna ematen oinarritzen da.
  • Benetako komunikazioko eta komunikazio esanguratsuko egoerak ezinbestekoak dira INGELESAREN kasuan.
  • Gizarte- eta natura-zientziak (Science) ingelesez ematen ditugu Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera.
  • Hizkuntzen irakaskuntzari diskurtso-ikuspegia ematen diogu.
  • Komunikazio-beharrei ahoz zein idatziz erantzuten diegu.
  • Irakurmena nabarmentzen dugu ezagutza modu autonomoan eskuratzen laguntzeko.
  • Zailtasun eta premia bereziak dituzten ikasleei hizkuntza mailako errefortzuak eskaintzen dizkiegu.

Ezagutu Durangoko Jesuitak Ikastetxean lantzen dugun metodologia

  • Metodologia
    • Pedagogia ignaziotarrean oinarrituta.
    • Ikuspegi orokorrarekin:
      • Modu orokorrean hainbat gai lantzeko aukera eskainita. Hizkuntzak (euskara, gaztelania, ingelesa…), arte-hezkuntza (musika/plastika).
      • Esparru ugariren lotura kontuan hartuta oinarrizko konpetentziak garatzeko.
      • Etorkizuneko bizitzarako baliagarriak izango zaizkien balioen lanari garrantzia emanda.
      • Komunikazioko eta gizarteko abilezien gaitasuna aintzat hartuta.
    • Ikuspegi eraikitzailearekin:
      • Ikaslearen osotasuna kontuan hartuta: arlo afektiboa, kognitiboa eta soziala.
      • Ikasleen eta irakasleen, eta ikasleen artean partekatutako lanari garrantzia emanda.
      • Berdinen arteko lankidetzari arreta emanda.
      • Ikasgela behar bezala antolatuta, berdinen arteko lana errazteko.
      • Ikaskuntza autonomoaren, esanguratsuaren eta partekatuaren eraikuntza bultzatuz eta sustatuz. Ikasten ikasiez.
      • Taldekatze mota ezberdinak erabilita.
    • Ikaskuntza esanguratsuan egituratuta:
      • Ikasleen interesak eta esperientziak kontuan izanda.
      • Beti haien aurreko ezagutzetatik abiatuta.
      • Ikasleen benetako beharrei erantzuna emanda.
    • Aniztasuna errespetatzen duena:
      • Ikasleen aniztasunari arreta emanda, haien garapena errespetatuta eta era askotako erantzunak eskainita.
      • Ikasle bakoitzari bere gaitasun eta konpetentziak ahalik eta gehien garatzea ahalbidetuko dion baliabideak erabilita.
      • Behar handienak dituzten ikasleei laguntza (kanpokoa eta berdinen artekoa) emanda.
    • Motibatzailea:
      • Ikasgelako eragile guztien arteko elkarekintza bultzatuta.
      • Ikasgelaz kanpoko esperientziak testuinguruaren arabera ezarrita. Errealitatearen simulazioa izaten saiatuta.
      • Ikasleen sormena eta ekimena bultzatuta.
      • Jolasaren garrantzia baloratuta.
      • Ikaskideekin eta haiengandik ikasita.
    • Berritzailea:
      • Arrakastatsutzat hartutako joeretan arreta jarrita.
      • Gune ugariren erabilera bultzatuta eta sustatuta (eskolak, txokoak, sarrerak, korridoreak, liburutegia eta kanpoko eremuak…).
      • Baliabide ugari bultzatuta eta haiei ustiapenari lehentasuna emanda.
      • Elkarlana oinarritzat hartuta.
    • Ebaluazioa
      • Ebaluazioa honako alderdi hauek kontuan hartuta egiten da:
        • Ebaluazio prestatzailea eta pertsonalizatua erabiltzen da.
        • Autoebaluazioa, elkarren arteko ebaluazioa eta heteroebaluazioa bultzatzen dira.
        • Diziplina-edukiak zein konpetentziak ebaluatzen dira.
        • Amaierako emaitza zein prozesua ebaluatzen dira.
        • Ebaluazioa tutoreak zuzentzen du, baina klaustroarekin adostuta.
        • Eguneroko lana aurrez adostutako behaketa-parametroen arabera ebaluatzen da.
        • Arrakastak baloratu eta porrotetatik ikasi nahi dugu.
        • Ebaluaziaren azken helburua hobekuntza lortzea da.
×