Orientazioa: Batxilergoko ikasleen etorkizuneko beharrei erantzuteko

Batxilergoko ikasleek erabaki garrantzitsuak hartu behar izaten dituzte, etorkizunean beraien bizitzan eragin zuzena izango dutenak. Horregatik ikasleek bidelagun dute San Jose Jesuitak ikastetxea hausnarketa prozesu horretan; beharrezkoa duten informazioa eta laguntza guztia eskainiz.

Bigarren Batxilergoko tutoretza planean berebiziko garrantzia du gure ikasleei buruz-buruko orientazioan eragiteak, eta beraz, eskatzen duen denbora eta baliabideak eskaintzen zaizkio.

Orientazio Azoka

Badira jadanik 8 urte gure ikastetxeak Batxilergoko orientabide mintegiak antolatzen dituela. Ekimen honen bitartez gure ikastetxeko zein gurera urreratzen diren Durangaldeko ikasleak lagundu nahi ditugu, goi mailako ikasketen hautaketan, gurasoei ere unibertsitateen aurkezpenetara joateko aukera emanez. Zortzigarren edizioa pasa den abenduan burutu genuen, eta urtero gertatzen den moduan arrakasta handia izan zuen.

Jardunaldiei hasiera emateko, goizean Batxilergoko ikasleek unibertsitateek antolatutako saio praktiko interesgarrietan parte hartu zuten. Bertan Mondragon, Deusto, Nafarroa, Madrileko Europear Unibertsitatea eta EHUtik etorritako irakasleak izan ziren. Beraien hitzaldien bidez, gure ikasleek unibertsitatean aurkituko dutena ikastetxera hurbildu zuten: aplikazio informatikoen inguruko ikastaroak, lanean sortzen ari diren harreman berrien inguruko zein kontsumo kolaboratiboaren inguruko solasaldiak, ezagutza zientifikoaz , The big data theory, nork bere markari buruzko ikastaroak zein ingeniaritza arlokoak. Guzti honetaz gain, Merkatal ganbaratik ere hurbildu zitzaizkigun Euskal sukaldaritzaren inguruko marketinaz mintzatzeko.

Jarraian, lan munduko esperientzia testigantza eskaini genien ikasleei. Horretarako ikastetxeko gurasoak diren Alicia Gomez Legorburuk (Doitasunezko Garapen  Mekanikoen zuzendari Nagusia) eta Iñigo Barrenetxeak (El Correo egunkariko zuzendari nagusia) beraien bizipenak elkarbanatu zituzten gure ikasleekin. Bizitzan zer egin erabakitzeko artea-z jardun ziren. Izan ere, hainbat aldagai eta nork bere esku ez dauden zenbait egoera dira gure ikasleek bere orientazioan eskuratu behar dituztenak. Eta horretarako, informazioaz gain pertsona helduek izandako bizipenak elkarbanatzea ere benetan garrantzitsua dela deritzogu.

Egunari eta jardunaldiei ere bukaera emateko, bertaratu ziren unibertsitateetako ordezkariek beraien fakultateetatik zekarten eskaintzaren berri eman zieten horrela nahi zuten ikasle eta guraso guztiei.

Orientazio zerbitzu osoa

Orientazioa baina, ez da soilik azokara mugatzen, ikastetxeko plan estrategikoan esparru garrantzitsua dauka eta DBHn hasten dugu orientazio ibilbidea gure ikasleekin. Aurrez aipatutako moduan, Batxilergoko bigarren mailako tutoretza planean berebiziko garrantzia du ikasleak ikasturte osoan zehar orientatzeak. Horra bideratutako lan-taldea daukagu ikastetxean, orientazioan aditua den hezitzaile bat, hiru PT (Pedagogia terapeutika bat eta beste bi hezkuntza bereziko laguntzaile direnak). Horretaz gain, etapa bakoitzak bere koordinatzailea dauka, orientazio teknikariarekin batera orientazio prozesua lantzeaz arduratzen dena.

 

Toki komunikabideek Orientazio Azokari buruz esandakoak:

“Bizitzan zer egin erabakitzeko arteaz”, Jesuitak ikastetxean (Anboto.org)

La Feria de Orientación de Jesuitak combinará talleres prácticos y la experiencia de antiguos alumnos (Durangon.com)

Miguel Zuaza repasará su trayectoria profesional en la Feria de Orientación de Jesuitak (Durangon.com)

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , , , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×