Orientazioa, tutoretza plana eta familiekin elkarlana: Jesuitetako Batxilergoko proiektuaren gakoak

Konpetentzien arabera egiten dugu lan goi mailako ikasketetara berme osoz sar daitezen.

Gure batxilergoko ikasle bakoitzak modu aurreratuan garatzen ditu bere gaitasunak, helduen bizitzarako eta haien profilera ondoen egokitzen diren goi mailako ikasketetara trantsizioa ahalbidetuta.

Ikastetxeko proiektuak ikaslearen garapen integrala bermatzea du helburu, 0 eta 18 urte bitarteko ikasleei haien ikasketa prozesuari aurre egiteko eta modu orekatuan norberaren identitatea sortzeko espazioak eta baliabideak eskainiz. Gurean, irakasleek eta tutoreek, ikasleen autoezagutza prozesuaren gidari lanak egiten dituzte, gaitasun guztiak garatzen dituztela bermatuz. Hala ere, nabarmentzekoa da prozesu honetan familien laguntza eta elkarlana ere gakoak direla.

Lan autonomoaren eta kooperatiboaren bitartez, ikasleek hainbat konpetentzia lantzen dituzte: ikasten ikasteko konpetentzia, elkarbizitzarako konpetentzia eta izaten ikasteko konpetentzia, beste batzuen artean. Esteka honetan ezaugarri gehiago irakur ditzakezue.

Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxeko Batxilergoko ikasleek elementu bereizgarri batzuk konpartitu nahi dizkizuete:

Jarraian luzatzen dizkizuegun esteketan ikastetxeko proiektu ezberdinen inguruko informazioa jaso dezakezue:

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×