Otsailaren 24an Txitxiburduntzi eguna ospatuko dugu

Bizkaiko usadio zaharrarekin jarraituz, domekan Txitxiburduntzi eguna ospatuko dugu, eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen dituen taldearen eskutik. Ohitura denez mendira joango gara, bertan egun eder bat igarotzeko. 09:00retan elkartuko gara Kurutziagako iturrian eta handik Landaederrako aterpetxerako bidea hartuko dugu elkarrekin. 11:30eak inguruan helduko gara eta bertan, eguna borobiltzeko, txorizo gozo-gozoaz beteko ditugu tripak. Ostean, 12:30eak inguruan bueltako bidea hartuko dugu Orozketatik.

Gogoratu norberak bere ogia eta txorizoa eraman behar duela.

Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×