Proiektuetan oinarritutako metodologia aktiboa Haur Hezkuntzan

Ikasturte honetan berrikuntzari buru-belarri heldu diogu gure Haur Hezkuntzako proiektuan. Espazioak eraldatzearekin batera metodologiak ere berritu ditugu.

Haurrek ikasketa prozesua modu naturalagoan eta parte-hartzaileagoan egin dezaten, 3, 4 eta 5 urtekoak dira benetako protagonistak eta beraien jakin-min eta interesetatik abiatuta, elkarrekin eraikiko dute ezagutza, hezitzaileen laguntzarekin eta aniztasunean elkar lana eta inklusioa bultzatuta.

“Esadazu eta ahaztuko dut, erakutsi eta gogoratuko dut. Partaide bilakatu nazazu eta ulertuko dut”.

Metodologia ezberdinak erabiliz, gure Hezkuntza egitasmoa osatzen duten proiektuetatik elikatu –Elkarbizitza, Hezkidetza, Aniztasuna, Barnetasuna eta Pastorala– eta egunerokotasunean hainbat dinamika berri sortu ditugu.

Goizero, Pastoral proiektuari lotuta, lasaitasunez eta otoitz giroan hasten dugu eguna. Ondoren, denon artean aldez aurretik aukeratu eta adostutako gaiari buruzko jakin-minak asetzeko ekiten diogu lanari. Adibidez, ikasturte hasieran landu dugun gaia “Eskola” izan da. Haurrek eguneko ordu asko ematen dute eskolan, eta espazio horri buruzko ezagutza osoa izatea garrantzitsua da beraientzat.

Eskola ezagutzen

Gure gelak eta maiz erabiltzen ditugun esparruak ezagunak ziren guztiontzat, baina bazeuden ikastetxean ezagutu nahi genituen beste hainbat espazio. Eskola handia da eta deskubritzeko asko dago.

Galdera asko etorri zitzaigun burura eta erantzunen bila hasi ginen buru-belarri. Eskolatik osteratxo bat eginez, mantenimenduko txokoan erreminta interesgarri asko ikusi eta ezagutzeko aukera izan genuen; gainera Juanek hainbat neurketa egiteko metro erraldoia erabiltzen ere utzi zigun.

Batxilergokoen geletara ere joan ginen, eta harrituta ikusi genituen beraien gelak. Gureekin alderatuta, oso ezberdinak dira: han mahai eta aulki erraldoiak dituzte. Gure ikaskide nagusien artean, oso gustura sentitu ginen: primerako esperientzia izan zen.

Idazkaritzatik ere pasatu ginen, haientzat ere galdera mordoa baikenuen. Eskola goitik behera ezagutzen ederto ibili ginen.

Durangotik egin genuen osteratxoa ere oso baliagarria izan zen, horri esker gure eskola herrian kokatu baikenuen.

Hau guztia dosier batean dokumentatu dugu. Lan handia izan da, bakarka zein talde kooperatiboan egindakoa, baina benetan zoragarri geratu zaigu eta orain denok hobeto ezagutzen dugu gure Jesuitak Ikastetxea eta bere Durangoko ingurua.

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×