Ankur Proiektua DBHko 2. mailan

AnkurIMG

Ankur India ezagutzeko proiektu bat da eta guri, DBH-ko 2. mailakoei, proiektu honetan parte hartzeko aukera eman digute. Ankur un viaje solidario Irailean hasi ginen, eta oraindik lan egiten gabiltza Indiako emakume alargun eta umeen alde.

Lehenengo fasean, Irakasle guztien artean egin behar genuen proiektua azaldu ziguten. Proiektuan Indiako pertsonei, kulturari eta tradizioei buruz informazioa bilatu behar genuen eta informazio horrekin lapbook bat sortu. Lapbook-a kartulina batekin egindakoa aurkezteko modu bat da. Talde bakoitzak lapbook bat egin behar zuen, bakoitza berezia izanik. Gure lapbook-a Dumbo elefantea zirudien, Indian elefantea sakratua delako. Asko ikasi genuen lapbook-a egiten ari ginen bitartean, adibidez : umeen egoera, emakumeena…
Tristura eragin zigun gure barruan eta guk daukagun zortean pentsatzen hasi ginen momentu horretatik aurrera. Gauzak gehiago baloratzen eta eskertzen hasi ginen. Guretzat oso lagungarria izan da esperientzia hau begiak irekitzeko.

Proiektua klasean landu eta gero, hiru egun joan ginen Xabierrera, (Nafarroa). Heldu bezain pronto hauts gorriarekin zirkulu bat gure kopetan koloreztatu ziguten. Indian emakume batzuek margotzen dute eta horrek ezkonduta daudela esan nahi du. Gure monitore berriak aurkeztu eta gero, lau taldetan banatu ginen lehiaketa bat egiteko Xabierreko Frantzizko-ren bizitzari buruz gehiago ikasteko. Hurrengo egunean, Indiako bizimodua ezagutzeko kolore ezberdinetan banatutako taldeak egin genituen, kolore bakoitzak kasta bat adierazten zuen. Indian pertsonak talde sozialetan sailkatzen dituzte, talde horiei kasta deritzo. Talderik hoberena zuria zen eta grisa baxuena. Grisen egoera hain txarra zen lurrean jan egin behar zutela, sardexkarik gabe.

Handik itzuli ginen ikasitako INDIA kontatzeko eta dirua biltzeko gogoz. Indiarako bi proiektuak ikastetxeak solidaritza asterako hartu ditu, gelaz gela proeiktuen berri ematen ari gara eta zuk ere lagun dezakezulakoan gaude.
Guzti hau oso garrantzitsua da guretzat. Zuen laguntza espero dugu, parte hartu!!!ankur1 (2) ankur3 ankur2

ALARGUNAK INDIAN

Alargunak indian 2

Hezkuntza zailtasunak

Kategoria: Interesa dakizukeen beste berri batzuk

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×