Berrikuntza eta identitatea: “desirak sustatu eta ametsak elikatu”

Iparraldeko pastoralisten topaketa eta geroko gogoeta inspiratzaileak

Michael Pastor-Eva Rodríguez

“Berandu da, baina gure ordua da; berandu da, baina etorkizuna egiteko gure esku daukagun denbora guztia da; berandu da, baina gu gara ordu berant honetan; berandu da, baina goiz-goiza da pixka bat ekiten badiogu” (Pedro Casaldáliga)

Berriztatzea lotuta dago “desirak sustatu eta ametsak elikatzearekin“: Komeni da berrikuntza-prozesuen zentzua zehazten hastea, gehiago interpretazio bultzatzailetik denotatibotik baino. Ohar argi batzuk eranstea komeni da: prozesu hau gizartearen egitura guztietara iristen ari da eta bereziki eta era “zaratatsuan” hezkuntzara. Gure kasuan, Jesusen Lagundiaren ikastetxe bezala, berrikuntzak ikutu berezi bat dauka, batez ere, gure identitateari balio erantsia eman behar diolako.

Ignaziotar espiritualtasuna, pastoraltzatik (Arrupe Elkartea, Elkarte Apostolikoa) bereziki lideratua, eta gune pribilegiatua fede prozesuak sustatu eta laguntzeko, ez da kanpoan gelditu behar eraldatze prozesuetatik, modu, edukin, egiturak eta ekipoetatik. Horien bidez benetako balio, bizikizun eta jakintzen trasmisioa burutu behar dugu. Gure espiritualitateak beti eragin ditu aldaketa esanguratsuak pertsonengan, elkarteetan eta erakundeetan, Jesusen mezua ume eta gazteei helerazteko kezkari, ilusioari eta espiritu sortzaileari esker. Are gehiago garai hauetan, non Jesusek erradikaltasun gizatiar izugarria ordezkatzen duen.

Benetan, zer aldatu behar den eta berrikuntzak zelan planteatu behar diren jakiteko eszenatoki ilunean aurkitzen gara. “Mugen” garaian bizi gara. Jose María Rodríguez Olaizola jesuitaren hitzez baliatzen gara: “Gaurko hezteko bokazioa gure gizartean heroikoa da, ordainezina. Irakaslegoa bere bakartasunak bizi behar ditu hurbileko mugako egoera pilo baten erdian”.

Mundu etsaikor batean murgilduta gaude eta exijitu egiten zaigu elkarrizketa bestearekin, enpatia; elkarrizketa pentsamenduarekin eta emozioekin. Garai hauek sakonetik pentsatzen irakastea eskatzen digute; doktrinari ez ematea, baizik eta transzendentziara deitzea. Fco. José Ruiz jesuitak nahi dugun berrikuntza zein izan beharko litzateke determinatuz (https://infosj.es/noticias-sj), ondorengoa baieztatu zuen irmoki: “Lagundiak berritzaile izan behar du ezberdina den eta bere berezko identitatea bilatzen duen mundua zerbitzatu nahi badu. Berrikuntza honek aintzat hartzen ditu dizernimendua, elkarlana eta sarea”.

Dagoeneko urte hauetan berriztatzen aritu gara; izan ere, Jesusen Lagundia beti saiatu izan da hezkuntza erronkei erantzuten magis gakotik abiatuz. Dario Molla, sj-ren hitzetan: “ez da kontua gauza gehiago egitea, ezta gauza handiagoak ere, besteei gehiago eta hobeto laguntzeko posible diren gauzak egitea baizik”. Magisak gero eta sekularizatuagoa den gizartean, jesuita ikastetxeak izaten jarraitzera deitzen digu, eta egitura bidegabeak eraldatzeko helburuarekin, gure identitatea bizitzen jarraitzera. Hauxe da Jesusen mezuaren erradikaltasuna: guztion ongia.

Gure jesuita ikastetxeetan kalitateak eta berrikuntzak berezko izen identitario bat daukate: ignaziotar magisa. Magisa “hoberena”, eta ez bakarrik “gehiago”, ematera bideratzen gaituen jokaera da. Ignaziotar Paradigma Pedagogikoarekin batera, egoeratik edo testuingurutik abiatu behar gara, berau bizitzeko eta esperimentatzeko, eta azkenik, prozesua ebaluatu behar da berrikuntza edo hobekuntza zikloari berriz hasiera emateko. Beraz, berrikuntzak zabaltzen eta zaintzen ditu identitate hau, Jesuita, ignaziotarra, magis, zentruaren gainontzeko giza taldeari.

Gure ikastetxeak sortarazi zituen garaia asko aldatu da. Jesuitak Durango 1885. urtean sortu zenean bokazio erlijioso jesuitak lideratu zuen eta oraingo garaiko lidergoa lakoiei ere dagokigu. Alde batetik, jesuiten gutxitze eta zahartzeagatik; beste aldetik, eliz-garai berrian sartu garelako: laikotzaren eliza. Bi arrazoi hauengatik egoerak berrikuntza eskatzen du gure zentruen identitatea eta misioa helarazteko, zaintzeko eta bizitzeko erronka honen aurrean.

Ikuspegi honetatik, berritzea misioa eta jesuitak izateko gure era eguneratzeko bide berriak bilatzea da, testuinguru etsaikor eta aldakor batean, baina gure izatea elikatzen duen tradizioan errotuta. Gure proiektua inguratzen eta eragiten duten gizarte eta kultura egitura guztiekin elkarlanean jarraitu behar dugun bezala, argi dago gure identitatea berritzeak laiko eta jesuiten arteko elkarlana eraginkorragoa egitera eraman behar gaituela, parte hartzen dugun eliz-sareen eta hezkuntzaren indarberritzea eraginez.

Gure misioarekin bat egiten dutenei identitatea eskeintzeko egiten dugun ahalegina, berrikuntza prozesuetan identitatea zaintzeko era garbia da. Hezitzaile berri bat zentruarentzat berez berrikuntza bat da eta berrikuntza prozesu horrek eskatzen du identitatearekin bat egitea ikaskuntza eta autoikaskuntza prozesuen bidez, zeinak bidelagunduak izan behar diren, aukeraketa eta hasiera ezagutzaren prozesuak, prestakuntza planak pertsonalki moldatuak. Hezitzaile berriei barne-haziera bermatzeko guneak eskeini behar dizkiegu. Hori bai, ezin ditugu alboratu ikastetxeetan esperientzia luzea dararmatenen bidelaguntza eta prestakuntza, lidergoaren zabalkundea beraiek hartuko dutelako.

Berrikuntza prozesu hauek zuzen dizernituak izan behar dira: San Inaziok dizernimendutik esango liguke ondo erabakitzeko, ibilitako bidearen hasiera, bitartekoa eta helburua arakatu behar direla; baita hiruak onak izan direla ondorioztatzea ere.

Zentzu horretan, berrikuntza prozesuen identitatea zaintzeko fruituei begira egon behar da.

 

Kategoria: Inaziotar Izaera

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×