Ate Irekiak Jesuitak Ikastetxean: Zatoz gu ezagutzera!

Abenduaren 14an, arratsaldeko 18.00etan, gure ikastetxeko proiektua ezagutzeko lehen Ate Irekien saio izango dugu. Bereziki haurtzaindegiko proiektua erakutsiko dugu, baina ikastetxean egin daitekeen hezkuntza ibilbide guztiaren berri ere jaso ahal izango duzue. Urtarrilak 26 eta 27an beste saio batzuk izango ditugu.

Gure proiektuak esaten duen moduan: “Haurrek beren bizitzako lehen urteetan jasotzen duten hezkuntza erabakigarria da etorkizunean izango duten garapen osorako. Haur Hezkuntzaren helburua San Jose Jesuitak Ikastetxean garapen fisikoa, intelektuala, afektiboa, soziala, integrala eta orekatua lortzea da”. Gure hezkuntza bizipen pedagogian oinarritzen da. Hezkuntza ibilbide luzearen hastapenetan ikasle bakoitzaren gaitasunak estimulatze aldera lan egiten dugu. Ikasleen garapena hurbiletik jarraitzen dugu eta konfiantza osoa ematen diegu era autonomoan urratsak eman ditzaten.

Baieztapen hauen esanahia ulertzeko eta “bizitzeko” aukera daukazue ate irekien saioan. Hezkuntza arloko egoeren abiapuntuek haurraren interesak izan behar duten moduan, gurasoen interesak ere kontutan hartu nahi ditugu. Haur Hezkuntzan, ikaskuntza- eta garapen-prozesuaren ardatz nagusiak ekintza eta esperimentazioa dira: gurasoek ere ezagutzeko aukera duzue gure proiektuaren oinarrian dagoena.

Gure Haur Hezkuntzako 1. Zikloan, baita proiektu osoan ere, izugarrizko garrantzia du familia eta hezitzaileen arteko harreman estuak. Gurean jasotzen ditugu familiek gehien maite duzuena, eta gure jardunean, ume guztiak seriotasunez eta maitasunez hezten ahalegintzen gara.

Zatozte, beraz, gu ezagutzera!

Informazio gehiago jaso nahi baduzue, hurrengo esteka honetan sar zaitezkete:

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×