Jesusen Lagundia

Jesusen Lagundia Eliza Katolikoko Ordena Erlijiosoa da. Loiolako San Ignaziok sortu eta 1540an Pablo III.a aita santuak onartu zuen. Jesusen Lagundia mundu osoan hedatuta dago gaur egun eta mundua ebanjelizatzearen alde lan egiten duten 17.000 jesuita inguru ditu. Fedearen alde eta justizia bultzatzen egiten dute lan. Lagundia kultura mailako eta erlijioen arteko etengabeko elkarrizketan dago.

Espainiaren kasuan, 1.100 jesuita dago.

Loiolako San Ignazioren Jardun Espiritualak dira espiritualtasun ignaziotarraren iturria. Jesuitak zuzentzen ditu gaur egungo munduan Jesukristoren misioaren zerbitzura lan egiteko bilaketan.

Jesusen Lagundiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, webgune hau bisita dezakezu edo Loiolako Jesuiten webgunea.

Jesuiten historia

Jesuiten prestakuntza zehatzak eta jakinduriaren esparru guztietako lan pastoralak ahalbidetu du Jesusen Lagundiko kide ugari Historiara pasatu izana. Lehenengo eta behin, santu izendatutako guztiak: San Ignazio bera eta lehen jesuitak, San Frantzisko Xabier eta Borjako San Frantzisko. Eta baita santu eta martiri ugari ere.

Historia osoan zehar, 100.000 eta 120.000 gizonezko inguruk eta lau emakumezkok (Austriako Joana, Isabel Roser, Lucrezia di Brandine eta Francisca Cruyillas) Jesusen Lagundia osatu dutela kalkulatzen da.

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×