Instalazioak

Instalazioak

Gure instalazioak

Espazio zabalak ditugu barrualdean zein kanpoaldean.

Gainera, azken urteetan ikasgelak berritu ditugu, eta metodologia berrietara hobeto egokitutako espazioak sortu ditugu. Ikasleen behar ugariei erantzuteko pentsatuta dauden espazioak dauzkagu.

Kirol-instalazioak

Kiroldegia, pilotalekua, belar artifizialeko zelaia, kirol anitzeko pista, gimnasioa… ditugu.

Gure helburuetako bat ikasleek kirola egitea eta bizi-estilo osasungarria izatea da, eta horrekin zerikusia duen jarduera oro sustatzen dugu.

Zergatik aukeratu Jesuitak Durango?

Jesuitak Ikastetxean helburutzat dugu gure ikasleen garapena:

  • Integrala eta pertsonala.
  • Eguneroko egoerei aurre egiteko gaitasunarena.
  • Gizarteko egoera bidegabeei begirako pentsamendu kritikoarena eta jokabide arduratsuarena.

Eta hori lortzeko haurtzaroan jasotzen ditugun esperientziak, ikaskuntzak eta balioak zaindu behar direla uste dugu.

Ezagutu gure instalazioak

Ezagutu gure instalazioak, Durangon gu aukeratzeko beste arrazoi bat.

Ezagutu instalazioak: ikasgelak, jangela, liburutegia, kirol-instalazioak, psikomotrizitate-gela, laborategia, ekitaldien aretoa, etab.

360º-ko bisita birtuala

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali