Solidaritate astea. “Errefuxiatu eta etorkinak, eskerrik asko!”

“Errefuxiatu eta etorkinak, eskerrik asko” Jesuitetan ospatu dogun Solidaritate Asteko leloa da. Aurtengo Indar Lerroak, hots, “Ororen gainetik, eskerrik asko”, eskertzera gonbidatzen gaitu. Hori dala eta, Solidaritate Astea ere eskerrak emateko aukera izan litekeela pentsatu genduan, bereziki, gaur egungo egoeran pentsatuz.

Ikastetxea hori kolorez tindatu dogu. Ikasgela barruan etapa bakoitzean proiektu interdiziplinar ezberdinak garatu doguz, helburua bera izanik: errefuxiatuen eta etorkinen egoera ezagutu eta hurbiletik bizi, kontzientzia zein sentsibilizazioa pizteko asmoz. Hori dala eta, “Ongi Etorri” mezua idatzita dauken banderak eskegi doguz leihoetatik, esker-oneko mezua bazter guztietara heldu beharko litzatekela aldarrikatuz.

Esan bezala, kurtso guztietan ongi etorria eta eskertzea sakontzen ari gara, adibidez DBH 4.mailan etorkinen aurkako aurreiritziak landuz eta 1. Batxilegoan “Berdintasunaren alde borrokan”.

Merkataritzaren ikuspegitik “bidezkoak” diran produktuak erosteko aukera izan dogu ere. Astarloako atean, arratsaldero merkataritza denda jarri dogu eta.

Ostegunean une lasai bat eskaini deutsuegu, kontzertu-otoitza bat izan baitogu Arrupe Aretoan, 20:00etan.

Amaitzeko, ostiralean, urtero lez eta asteari amaiera emoteko, “Arroza Solidarioa” eta kontzertu berezia “Mundosi”ren eskutik.

 

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×