OROZKETAKO LANDAEDERRAN, Txitxiburduntzi 2017

Igandean Hezkuntza Elkarteak Txitxiburduntzi polita bizi izan genuen. Hemen dauzkazue argazki batzuk!

Inauteri edo aratuste aurreko domekan txitxiburduntzira joateko eguna dugu. Aurten otsailaren 19an suertatu da, negu gorrian baino nahiko epel eta ilun, nahiz eta ez zuen euri egin. Lagun asko abiatu ginen oinez, gehienak, Landaederra aldera.

Hala eta guztiz ere, bederatzi eta laurdenetan Kurutziagako iturri ondoan argazkiak atera genituen eta aurrera. Jesuiten Etxeko lau afrikar ere gurekin etorri ziren hainbat boluntariorekin. Bidea ederto egin genuen Santa Luzia barrena erritmo ona eroanez. Batzuk prestatzen ari dira Xabierraldira joateko urtero lez. Oraingo honetan ere Larrinagatxoko Eva Madrazo izan da gurekin, Irantzu Iriondoren ama. Egur lehorra ekarrita piztuta aurkitu ditugu bi suak.

Apurka-apurka txorizoak, urdaia, saltxitxak, txistorra, gazta txokolatea eta abar agertzen hasi ziren eramandako zorroetatik eta makilatxoen puntetan jarrita su ondotik pasa ginen guztiok behin eta berriro. Ondo sartzen ziren bokaduak eta traguak.

Eta “panza” ondo bete eta gero, dantzara jo zuten batzuek Abel Iriondo dantzari trebearen atzetik. Jarraian monitoreek gaztetxoekin joku polit batzuk egin zituzten. Itzulerako bidea egiteko ordua iritsi zenean Durangorantz jetsi ginen Orozketako bidetik.
Aurtengoa barria izan dena Ikerren ordez Jon Solaguren etorri dela, berari tokatu zaio antolakuntza.

Kategoria: Interesa dakizukeen beste berri batzuk

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×