Barnetasuna

San Jose Jesuitak ikastetxearen helburu nagusia ikaslearen garapen osoa da. Horregatik jarri dugu abian NES proiektua (barnetasuna), guretzat garrantzitsua delako ikasle bakoitzak bere barne munduarekin bat egitea, nork bere burua ondo ezagutuz bere izatea eta jakintzak bateratzeko. Elkartze bat norberarekin, hurkoarekin, naturarekin eta traszendentziara irekitzea.

Ondoko helburu orokorrak ditugu:

  • Norbere ezagutza garatu. Pertsonaren alderdi guztiak bateratu
  • Gero hurkoarengana bidea eginez eta naturarekin bat
  • Traszendentziara irekitzea bultzatu

Helburu hauek gure Inaziar izaeratik garatzen dira:

“Hartu dudan hainbat ongiren barne-ezagutza, nik osoro ezaguturik, denean maitatu eta zerbitzatu ahal dezadan”.

Ondorengo hiru zutabeetan antolatzen dira aipatutako helburuak:

  • Gorputzaren kontzientzia
  • Lanketa emozionala
  • Traszendentziara irekitzea

Barnetasuna kanpokotasunaren aurkakoa dela eman badezake ere, garrantzitsua da kontuan izatea barnekotasun nabarmenik gabeko pertsona bat funtsik gabekoa dela. Ongi hezitako barnekotasun landua eta garatua duen pertsonak, bere barnetasuna eta kanpotasuna konektatuta izaten ditu, ikus daitekeen kanpoaldearen sakontasunari esker.

NES proiektuak ikastetxeak azken urteotan egin dituen ekintza guztiei koherentzia ematen dio, orain arteko lana aitortzearekin batera, gaur egun pedagogiak eskaintzen dizkigun tresnak ere aintzat hartzen ditu: adimen espirituala eta konpetentzia espirituala, laguntza ematea, otoitzak eguna hasterakoan, ARE (jarduera erlijiosoa), libreta espirituala, norberaren historia eta nortasunen kontakizuna (autobiografia), indar-ildoak, Inaziar asteak, DALI, bokazioen sustapena, kontenplaziozko dantzak, musika eta kantua, adierazkortasuna, adimen emozionala, erlaxazioak, bistaratzeak, kontenplazioak, gogo-jardunak, elkarbizitzak, ospakizunak, Gabonak, liturgiak…

Pertsonen arteko konpetentzia garatzeak beste batzuekin elkarbizitza ahalbidetzen du; konpetentzia intrapertsonalak aldiz, norbera bere buruarekin; eta espiritualak, gure bizitzan presente dagoen misterioarekin. Azken bi adimen horiek diziplina artean garatzea eta garatzen laguntzea da barnekotasun-proiektuaren xedea.

San Jose Jesuitak ikastetxean barnetasunak adimen guztietatik lantzen dugu: pertsonen artekoa, nork bere buruarekin eta espirituala.

Norberaren Ezagutza Sakona

Gure ikastetxean BARNETASUNA txiki-txikitan hasita lantzen ari gara. Argi dago norberaren gorputzaren ezagutza eta sentitzen ditugun emozioen hautematea eta jorratze lana mesedegarriak direla gure garapen osorako. Bideo honetan egiten dugunaren adibide batzuk.

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×