Oinarriak

“Gainerakoentzako gizon eta emakumeak heztea, beren buruekiko eta inguruko munduarekiko erantzuleak direnak, eta gizarte bidezkoa eta anaikorra lortzeko lanean konprometituta daudenak”.

Jesusen Lagundiaren helburu nagusia  (Caracteristicas de la Educacion SJ-gazteleraz) eta funtsa pertsonaren hazkunde globala da, aukerara eta balioekiko konpromisora bultzatzen duena, bizitzaren ikuspegi gizatiarraren eta kristauaren, eta printzipioen arabera. Jesusen Lagundiarentzat, heztea, ezagutzak transmititzeaz gain, esperientzia pertsonala ahalbidetzea ere bada, ekintzak sortzen dituzten jarrerak eraginda.

Helburu hori betetzeko, beharrezkoa da gizakiaren prestakuntza osoa eta sakona eta bikaintasuna lortzen saiatzen den hezkuntza-prozesua; gainditzeko ahalegina norberaren potentzialtasunak garatzeko, arlo intelektuala eta akademikoa, espirituala eta harremanena, artistikoa eta psikomotorra, eta pertsona aberasten duen guztia uztartzen duena. Helburua giza bikaintasuna lortzea da eta horren eredua Jesukristoren Ebanjelioa da. Gizakundearen errealitatea eta misterioa islatzen dituen eta pertsona guztien duintasuna eta sorkuntza osoaren santutasuna kontuan hartzen dituen bikaintasuna.

Hezkuntza jesuitak, helburua benetan betetzen badu, erabateko eraldaketa bideratu behar du; ez soilik modu arruntean jarduteko eta pentsatzeko moduarena, baizik bizitza ulertzeko moduarena. Gizon eta emakume aditu, kontziente eta konpasibo gisa, fedearekiko eta justiziarekiko konpromisoa gauzatzen “onura handiena” bilatzen dutenak, gizakien bizi-kalitatea hobetzeko eta bereziki Jainkoaren txiroenak, zapalduta daudenenak eta abandonatutakoenak.

Gure oinarrian dauden berezitasun guztietan sakondu nahi baduzu, hemen daukazu informazio zabalagoa gazteleraz:

Inaziotar pedagogiari buruzko agiria (gazteleraz)

Jesusen Lagundiko hezkuntzaren ezaugarriei buruzko agiria (gazteleraz)

Jesusen Lagundiko zentroen berezko izaera

Ignaziotar Espiritualtasunaren Bost giltzarri (2010)

×