Barnekotasuna

Barnetasun-proiektuak bizitzari zentzua ematea eta topatzea, bizitza betetzea eta sakontasunez bizitzea ahalbidetuko duen ibildea edo bidea eskaintzea du xede: horixe da lortu nahi duguna.

Barnetasuna kanpokotasunaren aurkakoa dela dirudien arren, garrantzitsua da kontuan izatea barnekotasun nabarmenik gabeko pertsona bat funtsik gabekoa dela. Ongi hezitako barnekotasun landua eta garatua duen pertsonak barnetasuna eta kanpotasuna konektatuta izaten ditu ikus daitekeen kanpoaldearen sakontasunari esker.

Orain arte egin duguna aitortuta eta une jakin honetan pedagogiak eskaintzen dizkigun tresnak aintzat hartuta, proiektu hau zerotik sortu beharrekoa izan beharrean, ikastetxeak azken urteotan egin dituen gauza guztiei koherentzia emateko da: adimen espirituala eta konpetentzia espirituala, laguntza ematea, otoitzak eguna hastean, ARE (jarduera erlijiosoa), libreta espirituala, norberaren historia eta nortasunen kontakizuna (autobiografia), indar-ildoak, aste ignaziotarrak, DALI, bokazioen sustapena, kontenplaziozko dantzak, musika eta kantua, adierazkortasuna, adimen emozionala, erlaxazioak, bistaratzeak, kontenplazioak, gogo-jardunak, elkarbizitzak, ospakizunak, Gabonak, liturgiak… Pastoraltza arduratzen da horiek guztiak ikastetxeko barnetasun-proiektuari ematen hezkuntza-ekintzaren bidez.

Pertsona arteko konpetentzia garatzeak beste batzuekin batera bizitzea ahalbidetzen du; pertsonabarrukoa norbere buruarekin lotuta dago, eta espirituala gure bizitzan presente dagoen misterioarekin. Azken bi adimen horiek diziplinartean garatzea eta garatzen laguntzea da barnekotasun-proiektuaren xedea.

Pastoraltza adimen guztietatik lantzen dugu eta ez haietako batetik bakarrik; izan ere, pastoraltza ignaziotarrak pertsonaren zoriontasuna lortu nahi du, pertsona bizitzaz betetzea; hau da, Jainkoaren Espirituak ematen duen Bizitzaz. Horrenbestez, logikoa da proiektu honek galdera hau sorraraztea: nola izan naiteke zoriontsu eta zein da munduan betetzen dudan tokia.


Norberaren Ezagutza Sakona
Gure ikastetxean BARNETASUNA txiki-txikitan hasita lantzen ari gara. Argi dago norberaren gorputzaren ezagutza eta sentitzen ditugun emozioen hautematea eta jorratze lana mesedegarriak direla gure garapen osorako. Bideo honetan egiten dugunaren adibide batzuk.

×