Pastorala

Gure Pastoralaren helburua

Ikasle bakoitzari bere garapen gizatiarra eta fedearena garatzen lagunduko dion bizipen kristau sakona eskaintzea da gure pastoraltzaren helbururik garrantzitsuena: oinarrizko hiru dimentsiotatik, zentzua eta barneratzea bilatzeko beren prozesuan: espirituala, justizia arlokoa eta komunitate mailakoa. Arreta pertsonalizatuaren, laguntzaren eta espiritualtasun ignaziotarraren bidez, fede-esperientziak bizitzeko aukera erraztu nahi dugu.

  • Gure ikasleak dira gure lanaren erdigunea eta muina. Ebanjelizatzea testigantza ematea da; esperientzia pertsonala beste pertsona batzuei zabaltzea komunitate mailako bihurtzeko.
  • Ikasleei laguntzea haien hazkunde gizatiarraren eta fedearen hazkunde-prozesuaren baitan arreta pertsonalizatuaren eta taldeko laguntzaren bidez, espiritualtasun ignaziotarra oinarritzat hartuta zentzua eta barneratzea bilatzeko eta hazkunde gizatiarra eta kristaua lortzeko asmoz.
  • Arreta berezia jartzen dugu errealitatearen eta Jesusen bizipen sakona lortzea ahalbidetzen duten elkartasuneko eta boluntariotzako esperientzietan balio gizatiarretan eta kristauetan hazten laguntzeko (elkarrizketa, bakea, justizia…).
  • Fede-esperientziak eskaintzen ditugu gure ikasleek beren bizitzaren zentzuari buruzko galderak plantea ditzaten: elkarbizitzak, ospakizunak, tailerrak, gazteen topaketak, irteerak eta abar.

Gure Pastoraltza lanari buruz gehiago jakin nahi baduzu edo materialak behar izanez gero, hona hemen web gune eta esteka interesgarri batzuk:

×