Zatoz gure batxilergoa ezagutzera! Ate irekiak apirilaren 26an

Apirilaren 26an, arratsaldeko 6retan ate irekietara hurbil zaitezkete gure batxilergoko proiektua ezagutzera

2018-19 ikasturteko San Jose Jesuitak ikastetxeko batxilergorako aurre matrikulazio epea maiatzaren 2tik 14ra bitartean da. Etorri zaitez gu ezagutzera!

Prestakuntza eta berrikuntza, euskal hizkuntza eta kultura, eleaniztasuna, inklusibitatea, hezkuntza-elkartea, sare-lana eta eragiteko konpromisoa dira ikastetxearen zutabe nagusiak.

Batxilergokoko etaparen oinarrizko helburua gazte guztiei beren garapena eta ongizatea sendotzea ahalbidetuko dien prestakuntza eskaintza da, bakoitzaren garapen pertsonala lortzen lagunduta. Ikaskuntza-prozesuan ikasleak ikasteko interesa, espiritu kritikoa, ekimena, sormena eta bere gaitasunekiko konfiantza garatzea da helburua etorkizunean modu autonomoan, helduan eta sortzailean molda dadin.

Hurrengo bideoan aukera daukazue gure batxilergoko proiektua ezagutzeko:

Informazio gehiago jaso nahi baduzue eta aurretik izena eman nahi baduzue, hurrengo esteka honetan sar zaitezkete edo  946 810 050 telefonora deituz.

Horrez gain, ikastetxeko idazkaritzan 08:00etatik 13:15era eta 14:30etik 18:00ak bitartean zuzeneko informazioa jaso dezakezue.

Informazio orokorra eta aurretiko izen-ematearen kudeaketa:

Norbere neurriko eta batxilergoko informazio zehatzagoa jaso nahi izanez gero:

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×