Zatoz gu ezagutzera! Ate irekiak

Urtarrilaren 26 eta 27an

Gure ikastetxeko proiektua ezagutzeko bigarren Ate Irekien saio izango dugu. Ikastetxeko hezkuntza ibilbide guztiaren berri jasoko duzue.

Gure proiektuan prestakuntza eta berrikuntza, euskal hizkuntza eta kultura, eleaniztasuna, inklusibitatea, hezkuntza-elkartea, sare-lana eta eragiteko konpromisoa dira zutabe nagusiak.

Gure hezkuntzaren oinarria eta gakoa pentsatzen irakastea eta ikasten irakastea da. Hezten ditugun pertsonek integritatea eta osotasuna lantzen dituzte, honako dimentsioetan: akademikoa, gizatiarra, espirituala, eskolaz kanpokoa eta soziala.

Baieztapen hauen esanahia ulertzeko eta “bizitzeko” aukera daukazue ate irekien saioan. Gure proiektuan izugarrizko garrantzia du familia eta hezitzaileen arteko harreman estuak. Gurean jasotzen ditugu familiek gehien maite duzuena, eta gure jardunean, ume guztiak profesionaltasunez eta maitasunez hezten ahalegintzen gara.

Zatoz gu ezagutzera!

Informazio gehiago jaso nahi baduzue eta aurretik izena eman nahi baduzue, hurrengo esteka honetan sar zaitezkete   http://www.durangojesuitak.org edo  946 810 050 telefonora deituz.

Horrez gain, ikastetxeko idazkaritzan 08:00etatik 13:15era eta 14:30etik 18:00ak bitartean zuzeneko informazioa jaso dezakezue.

Informazio orokorra eta aurretiko izen-ematearen kudeaketa:

Norbere neurriko informazioa jaso nahi izanez gero:

 

 

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×