“You are Nature” Bgreen ecological video festival

Aurten ere, 1. Batxilergoko ikasleek, Kultura zientifiko ikasgaia barruan, Bgreen ecological video festival-ean parte hartu dute. Bideo lehiaketa honen helburua ingurumena zaintzeko ekimenak suspertzea da.

Antolatzailea Jesuiten Santo Tirsoko Oficina deituriko Lanbide Heziketako eskola da. Nazioarteko lehiaketa honek, Noruega, Montenegro, Portugal… eta hainbat herrietako ikasleak erakartzen ditu.

Ikasleek “You are nature”-ri buruzko 20 segunduko bideoa eta making of-a (hau da, aurreko bideoa zelan egin duten azaltzeko 3 minutuko beste bideo bat) aurkeztu dute. Aurteko leloak adierazi nahi duena zera da: Gizakien ekintzak eragin zuzena duela naturan, eta Gizakia natura dela.

San Jose Jesuitak ikastetxeko ikasleak Oporton ospatuko den finalera pasatu dira! Ekainaren 8an Oporto ondoko herrian ospatuko den jaialdira joango dira, Santo Tirso-ra.

Finalera pasatu diren ikasleak Irati Artetxe, Marta Echarte, Antia Azkarate eta Aner Urien dira. Zorionak!

Lau ikasleek egindako bideoa luzatzen dizuegu:

Kategoria: Uncategorized

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×