Zatoz gu ezagutzera! Batxilergoko ate irekiak

Gaur arratsaldeko 18:00etan Jesuitetako Batxilergoko proiektu pedagogikoa aurkeztuko dugu gure ikastetxean.

Gogoan izan 2018-2019 ikasturteko San Jose Jesuitak ikastetxeko batxilergorako aurre matrikulazio epea maiatzaren 2tik 14ra bitartean dela.

Batxilergoko etapak konpetentzien araberako ebaluazioan eta prestakuntzan jarraipena ematearen aldeko apustua egiten du. Horrela, ikasle bakoitzak modu aurreratuan garatzen ditu bere gaitasunak, helduen bizitzarako eta haien profilera ondoen egokitzen diren goi mailako ikasketetara trantsizioa ahalbidetuta. Helburu nagusia ikasleen garapen integrala eta pertsonala ziurtatzea da. Ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatza izanik, ikasteko motibazioa eta interesa garatuko du; baita bere buruarekiko konfidantza ere.

Metodologia aktiboak, gizartean eragiteko gaitasuna eta IKTen erabilera gure jesuita-tradizioaren ondarearekin uztartzen dugu. Ikasketa ibilbidean zehar bidelaguntza pertsonala, esperimentazioan oinarritutako pedagogia eta magis-aren bilaketa sustatzen ditugu.

Ate irekietara hurbil zaitezte!

Hurrengo bideoan aukera daukazue gure batxilergoko proiektua ezagutzeko:

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×