Zeren bila zabiltza?

Urtero bezala joan den asteburuan Xabierraldia ospatu genuen. Ikasle, guraso, Jesuiten etxeko lagunak eta hainbat hezitzailek motxilak bizkarrean hartuta 129 lagunek hasiera eman genion aurretik genituen 18km-ei, 28km Arrupe Lagunak II taldeko neskak eta beraien monitoreak. Bidean zehar buruan galdera bat: zeren bila zabiltza?

Eguraldiak bide osoan zehar lagundu zigun eta guk ere hainbat ekintza, abesti, dantza, jolas eta barrei esker txispa apur bat jarri genion ibilaldiari. Bidean zehar hainbat geldialdi egin genituen, Irunberriko arroilen edertasuna baloratzeko, indarra hartzeko eta gure arteko harremanak sendotzeko.

Xabierrera heltzean Gaztelua eta bere inguru ezagutzeko aukera izan genuen Michael eta Koldori esker. Begirale eskolako ikasleek hainbat jolas prestatu eta burutu zituzten ikastetxeko txikiekin, giro ederra sortuz.

Gaueko zirimiriak ez gintuen kikildu eta danok elkarrekin afaldu genuen kirolarientzako espreski egindako makarroiak eta kola-kao beroa gailetekin. Afalostean, hausnarketarako tarte txikia izan genuen otoitz giroan Jesusen lagundiko beste erakunde batzuetako pertsonekin batera.

Sare haundia izatearen sentimendua sustatu zuten bertan egon ginenongan, bidearekin loturik eta bizitzari buruz pentsatzeko unea eskaini ziguten: zeren bila gabiltzan hausnartzen laguntzeko. Bilatzaile izateko deia, baina bilaketa hori non, norekin, laguntzaren beharra izaten dugun, norena, zelako harrera jasotzea gustuko dugun, guk bidean gurutzatzen zaizkigun pertsonak zelan hartzen doguzan….. Gurekin bat egin duten hainbat etorkinen bizitzei buruzko bilaketaren errealitatera ere gerturatu ginen. Bilatzaile baten erronka zerbait aurkitzea danez, topaketa hori ziurtatzeko zer egiten dogu?

Ondoren eta egun luze eta esperientziez beterikoa amaitzeko, Arrupe Lagunak II-ko gazteak arte lanak egin zituzten esker onetik, talde haundiak bere esterillak, lo sakuak zabaltzen zituzten bitartean lotara joateko.

Igandean, Iruñako ikastetxeari esker, erromes guztiok gosari bero eta gozoa izan genuen. Esperientziari bukaera emateko, urtero gazteluko plazan ospatzen den Eukaristia jendetsuan parte hartu genuen. Hau amaitzerakoan talde argazkia atera eta etxerantz abiatu ginen.


Eneritz, Alaia, Mertxe eta Ander

Kategoria: Uncategorized

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×