Zuek zarielako, gu gara

Gaur arratsaldean, LH 3.mailako aitite eta amamak gure ikastetxean izan dira bi belaunaldi elkartuta batzuk besteengandik jasotakoa elkartrukatzeko asmoz eta gogoz beteta.

Gaurko ekitaldi xume honen helburua zuei, aitite eta amamei, eskerrak ematea izan da; eskerrak gure ikasleen bizitzetan duzuen presentziagatik, beraien zaintzan ematen duzuen pazientzia eta denboragatik, beraien nahiak asetzen egiten dituzuen saiakerengatik, beraien aurpegiak alai eta kontentu ipinten dituzuen momento guzti hoiengatik; eskerrak zuen sopa eta kroketa goxoengatik…. Eskerrak gure ikastetxean duzuen presentziagatik; eskerrak hainbat eta hainbat gauzengatik…. Guzti hau esaldi batetan laburbildu nahi izan dugu eta gaurko topaketa honetako leloan gelditu zaigu:

“Zuek zarielako, gu gara” izenburuak gure eskerrik zintzoena adierazten du. Gu hemen gaude eta gure izaera eta pertsona zuek emanda izan da. Zuek zaretelako gara gu; zuek zaretena gara gu orain.

ESKERRIK ASKO!!

 

Kategoria: Ezagutu Bizi

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×