2021eko Udako Ekintzak

2021eko Udako Ekintzak

Gero eta gutxiago gelditzen da udako oporretarako, eta San Jose Jesuitak ikastetxean, urteroko moduan ekintza aukera zabala prest daukagu. Ekaina eta uztailean zehar gozatzeko, Eskolaz Kanpoko Ekintzetatik eta Pastoraltzatik antolatutako ekintza guztiak jaso ditugu jarraian.

Hurrengo lotura honetan Udako Ekintzen inguruko informazio guztia duzue.

Informazio Liburuxka: Udako Ekintzak 2021

Izena emateko datak eta kopuruak:

  • Udan Kirola (HH3-LH6): Maiatzaren 3tik 21era.
  • Heldu da Garaia (LH4-LH5): Maiatzaren 3tik 21era. Plaza kopurua 40. (Zozketa maiatzaren 24an, gero eskaera eskaintza baino handiagoa izanez)
  • Aukera Berriak (LH6-DBH1-DBH2): Maiatzaren 3tik 21era. Plaza kopurua 54. (Zozketa maiatzaren 24an, eskaera eskaintza baino handiagoa izanez gero)
  • Bideak Ezagutzen (DBH3-DBH4): Maiatzaren 3tik 21era. Plaza kopurua 30. (Zozketa maiatzaren 24an, eskaera eskaintza baino handiagoa izanez gero)

UDAN KIROLA (Euskaraz)

Kirola aisialdirako osasungarria eta harremanak sustatzeko, gozatzeko eta lantzeko ekintza izanik, kirola euskaraz gozatu eta landu nahi dugu Udan Kirola udaleku honetan.

Jolas kooperatiboak, talde kirolak, jokoak, bizikletan irteerak, herri kirolak, igerilekura irteerak,… egingo ditugu udalekuak dituen helburuak lortzeko.

Aldi berean, uda garai honetan, laneko eta familiako bizitza kontziliatzeko aukera bat da. Umeak goizeko 9:00-etatik 14:00etara (15:00etara jantokian geldituz gero) udalekuaz gozatuz egongo dira.

  • Haur Hezkuntza 3urte eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat.
  • Tokia: San Jose Jesuitak Ikastetxean eta Durangon.
  • Datak: Ekainaren 21etik Uztailaren 23ra (1, 2, 3, 4 edo 5 astetan eman dezakezu izena)
  • Begiraleak: Irakasleak edo magisteritzako ikasleak, eta aisialdi/kiroletako begirale tituludunak. Euskaldunak eta ingelesa menperatzen dutenak.
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
  • Zerbitzu osagarriak: Ordutegi luzapena 07:30etatik 09:00etara eta jantoki zerbitzua 14:00etatik 15:00etara (aukeran)
  • Guraso Batzarra: Maiatzak 25. Arrupe Aretoan. 18:00etan

HELDU DA GARAIA:

LHko 4. eta 5. mailako ikasleentzako udalekuak. “Heldu da garaia” ikasturtean zehar eskaintzen dugun hezkuntzaren jarraipena izatea nahi dugu, kristau-giza balioetan oinarriturik. Honek, gainontzeko esperientzietatik bereizten gaitu.

  • LH4 eta LH5-eko ikasleentzat.
  • Tokia: San Jose Jesuitak Ikastetxean eta Durangon.
  • Datak: Ekainaren 28tik uztailaren 4ra
  • Begiraleak: Arrupe taldeko aisialdi tituludun monitoreekin eta ikastetxeko irakasleekin.
  • Ordutegia: Astelehenetik igandera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara
  • Zerbitzu osagarriak: Ordutegi luzapena 07:30etatik 09:00etara (aukeran) eta jantoki zerbitzua barne
  • Guraso Batzarra: Ekainak 2. Arrupe Aretoan. 18:00etan

AUKERA BERRIAK:

Ikasle guztiontzat uda, ondo pasatzeko eta hainbat ekintza desberdin egiteko momentua izaten da. Liburuak, irakasleak, azterketak, ikasi beharra… alde batera utzi eta lagunekin ondo pasatzeko, naturaz, herriaz eta kulturaz gozatzeko, disfrutatzeko… momentua iritsi da.

Zuentzat ahaztu ezinezko esperientzia bat proposatzera gatoz.

Hainbat momentu on biziko dituzue: mendi irteerak, gurasoen eguna, tailerrak, jokoak,…

Ezin duzue aukera hau galdu!!!

Animatu zaitezte!! Zuen zain gaude!!!!!

  • LH6, DBH 1.-2. mailako ikasleentzat.
  • Tokia: San Jose Jesuitak Ikastetxean eta Durangon.
  • Datak: Ekainaren 28tik uztailaren 4ra
  • Begiraleak: Arrupe taldeko aisialdi tituludun monitoreekin eta ikastetxeko irakasleekin.
  • Ordutegia: Astelehenetik igandera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara
  • Zerbitzu osagarriak: Jantoki zerbitzua barne.
  • Guraso Batzarra: Ekainak 1. Arrupe Aretoan. 18:00etan

BIDEAK EZAGUTZEN:

Naturaz, kirolaz eta kulturaz gozatzeaz aparte, sorpresaz beteriko bidean Jaungoikoarekin eta geure buruarekin aurkitzeko parada izan nahi baduzu, animatu zaitez.

  • DBH 3.-4. mailako ikasleentzat.
  • Tokia: San Jose Jesuitak Ikastetxean eta Durangon.
  • Datak: Ekainaren 28tik uztailaren 4ra
  • Begiraleak: Arrupe taldeko aisialdi tituludun monitoreekin eta ikastetxeko irakasleekin.
  • Ordutegia: Astelehenetik igandera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara
  • Zerbitzu osagarriak: Jantoki zerbitzua barne.
  • Guraso Batzarra: Ekainak 3. Arrupe Aretoan. 18:00etan
Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali