Ainhoa Ojanguren: “%100ean gomendatuko nuke umeak San Jose Jesuitak ikastetxera ekartzea”

Ainhoa Ojanguren ikastetxeko ama da. Urte bateko eta bost urteko umeak dauzka gure ikastetxean. 



2017-2018 ikasturtean Izan, zure lehenengo semea ekarri zenuen ikastetxe honetara, urte bateko gelara. Zergatik aukeratu gintuzun momentu horretan?


Nire senarra eta ni ez gara Durangokoak, eta beraz ez genituen herriko ikastetxeak ezagutzen. Baina nik bi iloba dauzkat ikastetxe honetan, 13 eta 17 urtekoak. Beraien eboluzioa eta ikastetxeari buruz geneuzkan iritzi onak izan ziren ikastetxea aukeratzeko arrazoiak. Horretaz gain, instalazioak ikustera ere etorri ginen, eta horiek ere gure gustukoak izan ziren. 


Izan, zuren seme zaharrena ikastetxean hasi zenean bestelako metodologia bat geneukan. Orain, Enzo, zure bigarren semea, urte bateko gelara ekarri duzu, gaur egungo metodologia berriarekin. Zein aldaketa ikusi dituzu?


Gelak askoz handiagoak dira. Lehen bi gela zirenak orain bakarra bilakatu da eta espazioak zabalagoak dira. Materialari dagokionez, une honetan kopurua apur bat txikiago da, desinfektatzen ibili behar zaretelako. Baina nik uste dut hobeto dela gutxiago izatea eta aldatzen joatea. 


Irakasleei dagokienez, esan beharra daukat konfinamenduaren ostean, irailean berriz martxan hasi zinetenean baneukala beldur apur bat, ea nola egongo zineten zuek. Izan ere asko aipatzen da distantzia mantentzearena, baina ume batek besarkadak eta muxuak behar ditu; erortzen bada altxatzen laguntzea, etab. Arlo horretan primeran egon zarete irakasleak, besarkadak eman dituzue umeek behar dutenean, muxuak maskarilarekin… Hori positiboki baloratzen dut.


Onurarik ikusi duzu metodologia berri honetan?


Bai, gela berean txoko ezberdinak dauzkate. Modu horretan, ume bakoitzak une bakoitzean sentitzen duenaren arabera, nahi duen txokoa aukeratu dezake. Adibidez, Enzoren gelan, urtebeteko umeen gelan, lasaitasuna nahi badute koltxoneta batzuk dituzte erlaxatzeko, edo liburuak hartzeko edo jolasteko… Gela bakarrean mugitzen dira, baina txoko ezberdinen artean aukeratu dezakete.


Zer aipatuko zenuke San Jose ikastetxeari buruz?


Ikastetxe familiarra da, irakasleekin hurbiltasuna daukazu. Eta arazoren bat agertzen bada, beti zaudetela prest hori konpontzeko. 


Azkenik, zer esango zenioke gurera etorri nahi duen familia berri bati?


Zure seme-alabak ikastetxe batera ekarri nahi dituzunean, beti agertzen dira zalantzak: ea ondo egongo den, ikastetxe ona ote den, zela moldatuko den umea… Nire esperientzia positiboa da, bi ume dauzkat bertan eta seme-alabak lasai ekartzeko esango nieke familia horiei. Irakasleak oso maitekorrak dira. Nik %100ean gomendatuko nieke umeak San Jose Jesuitak ikastetxera ekartzea. 

Kategoria:

Etiketak:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×