Lege-oharra

Lege-oharra

Erakunde arduradunaren datuak

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten dizuegu webgune honen ardura duen erakundearen identifikazio-datuak honako hauek direla: Izen soziala: SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEA IFK: R 4800007 I Egoitza soziala: KURUTZIAGA 1 – 48200 DURANGO Telefonoa: 946810050 Faxa: 946810304 Helbide elektronikoa: sanjose@durangojesuitak.org. Era berean, Justizia Ministerioan erregistratuta dago (Erlijio Erakundeen Erregistroa), B Multzoko Atal bereziko 922-f/2 zenbakiarekin.

Jabetza intelektuala

https://www.durangojesuitak.org webgunearen jabetza intelektualeko eskubideak, iturburu-kodea, testuak, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, animazioak, soinuak, nabigazio-egitura, datu-baseak eta edukiak SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAREN titulartasunekoak dira, eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legeriak babesten ditu. Berariazko baimenik izan gabe edukiak erreproduzitzea, osorik edo partzialki argitaratzea, banatzea, merkaturatzea edo aldatzea Legeak babesten dituen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen urraketa izango da. SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK dagozkion ekintza administratibo, zibil edo penal guztiak egin ahal izango ditu, erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu edo betetzen ez baditu. Webgunerako sarbidea eta erabiltzaileak. https://www.durangojesuitak.org webgunera sartzen denak erabiltzaile izaera izango du. Horrek erabilera pertsonal eta pribaturako bakarrik erabil dezake webguneko materiala, eta debekatuta izango du helburu komertzialetarako erabiltzea, aurretik eta idatziz baimena eman ez badiote. https://www.durangojesuitak.org webguneko orrietako informazio, datu eta eduki guztien kontsulta eta erabilera erabiltzailearen ardura izango dira, eta ez beste inorena. Erabiltzaileak konpromisoa hartuko du zerbitzuak eta edukiak egoki erabiltzeko, eta ez dira inoiz erabiliko legez kontrako jardueretarako. Erabiltzaileak hemen zehaztutako erabilera-baldintza guztiak onartzen ditu. SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK eskubidea izango du alde bakarretik edukia, konfigurazioa, aurkezpena, zehaztapenak eta zerbitzuak aldatzeko, zabaltzeko eta kentzeko, aldez aurretik erabiltzaileari jakinarazi gabe. Halaber, eskubidea du erabilera-baldintza hauek eta https://www.durangojesuitak.org webguneko beste edozein baldintza aldatzeko. SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK ez du bermatzen webgunera sartzerakoan akatsik egongo ez denik edukian, ezta edukia behar bezala eguneratuta egongo denik ere, nahiz eta ahaleginduko den akatsak saihesten, zuzentzen edo eguneratzen.  https://www.durangojesuitak.org webguneko estekak Interneten gaiari buruzko beste informazio-iturri batzuen berri emateko baino ez dira. Esteka horiek ez dira bisitarako iradokizun, gonbidapen edo gomendio bat; horregatik, SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEA ez da izango esteka horien bidez lortutako emaitzaren erantzule. SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK ez du bermatzen birus informatikoek edo bestelako programa gaiztoek erabiltzaileen ekipoetan kalterik egingo ez dutenik, eta ez du bere gain hartzen kalte horien erantzukizuna. Webguneko zerbitzuren bat eman ahal izateko, baliteke erabiltzaileak aldez aurretik erregistratu behar izatea, ikastetxearekin harremanetan jartzeko formularioa betez. Kasu horretan zein zerbitzuren batean sartzeko datu pertsonalak ematen dituenean, Datu Pertsonalak Babesteko Legean xedatutakoa aplikatuko da erabiltzailearen datu pertsonalak bildu eta tratatzeko. Erabiltzailearen ardura da bere erabiltzaile-izena eta pasahitza baimendu gabeko erabileretatik babestea. https://www.durangojesuitak.org webgunean erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuta egiten den erabilera oro erabiltzailearen ardura izango da. Erabiltzaile-izena eta pasahitza baimenik gabe erabili direla edo ezagutzera eman direla nabarituz gero, mesedez, jakinarazi berehala SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEARI.

Webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak

SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEKO webguneak zerbitzu edo/eta eduki hauek eskaintzen ditu:

  • Ikastetxeari buruzko informazioa
  • Ikastetxearen eta erakundearen jardunaren irudiak
  • Ikastetxearekin komunikatzeko formularioak eta dokumentuak
  • Hezkuntza-komunitateko plataformetarako sarbidea
  • Antzeko beste zenbait plataforma eta erakundetarako estekak

Datu pertsonalen babesa

SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK  https://www.durangojesuitak.org webgunearen erabiltzaile gisa edo/eta posta elektroniko bidez emandako datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, 679/2016 EB Erregelamenduan eta datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz. Erabiltzailea jakinaren gainean dago, eta baimena ematen du bere datu pertsonalak, webgune honetan dauden formularioen bidez jasotakoak eta etorkizunean emango dituenak, SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAREN ardurapeko fitxategietan sartzeko eta erabiltzeko. Horien helburua da webguneko formularioetan jasotako datuak kudeatzea, kontaktuak kudeatzea, komunikazio-ekintzak egitea eta kontsultei nahiz iradokizunei erantzutea; horretarako beharrezkoa da baimena, tratamendu horren kausa legitimoa baita.  Ez baduzu baimenik ematen, ezingo diogu zure eskaerari erantzun. Datu horiek denbora mugagabez gordeko ditugu, baldin eta ez duzun aurkakorik adierazten. Datu pertsonalak bildu eta tratatzeko SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK onartutako segurtasun-neurriak eta pribatutasun-politika bete beharko dira, unean-unean indarrean dagoen araudiaren arabera. Informazio-eskaerak esku hartzen ari den pertsona fisikoa ez den beste batzuei buruzko datu pertsonalak eskatzen baditu, hark klausula honen edukiaren berri eman beharko die, datuak sartu aurretik. Zure datuak ez zaizkio beste ezein erakunderi lagako, zuk aurretiaz baimenik eman ezean, legez aurreikusitako kasuetan izan ezik. Eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, horien erabilera mugatzeko, ezabatzeko, eramateko, ezeztatzeko eta emandako baimena baliogabetzeko; eskubide horietakoren bat erabili nahi baduzu, bidali idatzi bat, NANaren kopia bat erantsita, aurretik aipatu dugun helbidera edo helbide elektroniko honetara: sanjose@durangojesuitak.org. Zure eskubideei erantzuten ez badiete, erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari.

Legedi aplikagarria eta jurisdikzioa

Baldintza hauek interpretatzean edo aplikatzean edo webgunea erabiltzean desadostasunik edo eztabaidarik sortuz gero, SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEAK eta erabiltzaileak Durangoko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren menpe jartzea erabaki dute, legokiekeen beste edozein eskumeni uko eginez.

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali