Bizitza duina eta justizia: azterlan Solidaritate Astean zehar.

Aurtengo solidaritate asteak aukera anitzak zabaldu dizkigu. Duintasuna eta justiziaren inguruko ekimen, hausnarketa, topaketa desberdinak izateaz gain, emakume ausarten esperientzietan sakontzeko aukera izan dugu.

Elkartasuna pertsona guztien duintasunaren aitorpenean oinarritzen da. “Duintasuna” eta “justizia” hitzen benetako zentzua ulertzeko, beste errealitate batzun inguruan hausnartzea ezinbestekoa da; enpatia eta errespetua landu behar dira; gure inguruan eragin,  pertsona guztiekin konprometituta dauden herritarrak sustatzeko. Hori izan da, berriz ere, Solidaritate asteko helburua: gizartea solidarioagoa eta eraldatzaileagoa bihurtzeko asmoz, hezkuntza-proposamen aberasgarriak gauzatzea. Solidaritate Astea Otsailaren 18tik 22ra bitartean Solidaritate Astea landu dugu Durango Jesuitak ikastetxean. Solidaritatea, justizia eta duintasunaren benetako zentzua lantzeko aukera izan dugu, beste modu batean, “beste begirada” batzuen bitartez, beste bizi-esperientzia batzuei esker. Asteari hasiera emateko, kirol mota ezberdinak praktikatzen dituzten emakumeak hurbildu ziren ikastetxera beraien esperientziak ikasleekin partekatzeko. Solidaritate asteko bigarren egunean, fede eta solidaritate munduan lanean ari diren hiru emakume etorri ziren eskolara: Uxue Martinez, udaletxeko berdintasun saileko langilea; Jaione Conde, Tabirako gazte pastoraltzako arduraduna; eta Maria, Caritaseko Bambu proiektuko langilea. Hirugarren egunean, osasuna eta elkartasuna lantzeko, arlo desberdinetako emakume adituak hurbildu ziren ikastetxera. Beraien arloetan esperientzia zabala izateaz gain, haietako hiru Lehen Hezkuntzako gure ikasleen ama dira: Amaia Arzubia (erizaina), Elena Basañez (traumatologoa) eta Marta Sanroma (farmazialaria). Gurutze Gorritik Maria Bayon eta Alex Garcia ere etorri ziren, azken hauek anbulantzia eta guzti. Solidaritate asteko laugarren egunean, kultura munduan murgilduta dauden emakume bi ezagutzeko aukera izan genuen. Usue Egia, ilustratzaile durangarra, eta Ixone Asategui, eskolako bertsolaria. Usuek “Garelako” lana aurkeztu zigun: homofobia zalatzen duen animaziozko laburmetraia. Ikasleek Ixonerekin batera bertso bat osatzeko aukera ere izan zuten.

UMEEKIN SORTUTAKOA

Aurre egiten neskak dakigu nabarmen ta hori berdina da bai han ta bai hemen. Bihotzak nahi duena egizue arren; inork ez dizue esango zer egin behar den.

Gaur hemen aurkezten naiz neska bat bezela. Esango dizuet bertsotan horrela gauza bat esateko hurbildu naizela nahi duguna egiteko askeak garela.

Solidaritza astea heldu da eskolara. Emakume ausartak ezetzen ari gara. Berdintasuna beti hor egoten bada, biziko gara denak pozik ta bakean.

Garelako (abestia)

Horretaz gain, Lehen Hezkuntzako ikasleek Gorputz Heziketan ur jolasak ere egin zituzten eta jatorri desberdinetako emakumeek dituzten eskubideez hausnartzeko aukera izan zuten. Amaitzeko, ostiralean, Solidaritate asteari bukaera emateko, ikastetxeko amak diren Anca-Maria Holbea errumaniarrak, Weili Li txinatarrak, Maria Aboh eta Eunice Osagie nigeriarrak beraien herrialdeetako ohiturak, janzkera eta gastronomiara gerturatu gintuzten. Horrez gain, Al Nour elkarteko Mariam El Harrakek habian jarri eta martxan jarraitzen duen emakume etorkinen zailtasunei erantzuteko elkartearen inguruan ere hitz egin genuen (Gaur egun, bertako haur eta nagusiekin ekintza ezberdinak burutzen dituzte elkargunea Pinondo etxea izanik). Kulturen arteko topaketa honek gehiago aberastu gintuen besteen hizkuntzak eta ohiturak hobeto ulertu eta sentitzen lagunduz, mundua guztion etxea bilakatzeko gonbidapena izanik. Gainera, bidezko merkataritzara sustatzeko asmoz, patioan denda solidarioa ere jarri genuen. Asteari bukaera emateko, ohiko ekintza den “Arroz Solidarioa”n batu ginen ikastetxeko hezitzaile, ikasle eta gurasoak. Afrikako musikak girotutako momentu honek astearen sakoneko zentzua ulertzen lagundu zigun.      

Kategoria: Gizarte eragina, Inaziotar Izaera

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×