Egunaren hasiera eta barneratzea

Gure eguneroko jardunari zentzua ematen diona ikaslea da. Pertsona jartzen dugu erdigunean, bere garapen osoa bilatuz; fisikoa, intelektuala, psikologikoa eta emozionala. Bere biziko garrantzia barneko esperientzia eta bizipenei emanez.


Bizi garen XXI. mende teknologiko, aldakor eta ziurgabe honetara azkar egokitzeko gaitasuna eskatzen zaigu. Garai hauetan bat-batekotasuna nagusi da eta etengabeko proban jartzen du aldaketara egokitzeko dugun ahalmena. 

Gaur egun, gizakiaren barruko zirrarak ahaztu egin direla ematen du. Gauza apal eta arruntek ez dute tarterik. Baina guk sinisten jarraitzen dugu, Mikel Markezen abesti batek dioen bezala “gauza xumeetan da edertasuna eta gauza sinpleetan da baretasuna”. 

Horregatik, gurean, emoziotik hasita, hauei erreparatuz hasten dugu goiza. Argi daukagu hau dela oinarria, emozioak sendotuz gero, ikaslearen benetako garapen osoa lortuko dugulako. 


Goizero hausnarketa eta gogoeta tarte batekin, bizitzari begiratzea eta bizitzeko moduei erreparatzea da helburua. Norberaren barnea heztetik hasten den isilune hauek, besteentzako pertsona izatera gonbidatzen gaituzte, Arrupek irakatsi zigun bezala. Horrela pertsona arduratsuak, eskuzabalak, zoriontsuak, seguruak, eragileak, besteentzako eta besteekin izateko prestatzen gara.


Hau bideratzeko, goizero, HHtik Batxilergora arte, arnasketez, irudien kontenplazioez, abestiez, esaldi esanguratsuez, ipuinez, albisteez, beste batzuen artean, baliatzen gara eguna zentzuarekin hasteko.

Kategoria: Inaziotar Izaera

Etiketak: ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×