Eneritz Peralta: “Umearen lehenengo etapa da etxetik kanpo, eta hemengo tratu familiarra garrantzitsua da”

Eder txikiaren bi gurasoak lanean egonik, urtebeteko umearentzako haurtzaindegi bat aukeratu behar izan zuten duela gutxi Eneritz Peraltak eta Christian Barrerak, eta Durangoko Jesuitak ikastetxea hautatu dute. 


Christian, zu ikasle ohia izanik, zeintzuk dira ikastetxean ikusi dituzun aldaketa nabarmenenak?


Christian: Digitalizazioaren kontua adibidez, ze orain Bynapp aplikazioa erabiltzen dugu informazioa begiratzeko. Bertan ikus dezakegu egunero zer jan duen edo zenbat ordu egin dituen lo… Bestalde, hizkuntzen erabilera ere indartu egin duzue, eta hori oso positiboa da. 


Gustora zaudete gaur egun ikusi eta ematen zaizuenarekin?


Eneritz: Bai, gu oso gustora gaude. Gainera ikusten dugu Eder oso pozik datorrela ikastetxera, eta guri horrek lasaitasun handia ematen digu. Bere lehenengo etapa da etxetik kanpo, eta hemen jasotzen duen tratu familiarra garrantzitsua da. Badakigu hemen esku honetan dagoela gure umea. 


Nola bizi izan duzue etxekotze prozesua?


Christian: Pandemia dela eta, etxekotze prozesua nik egin dut. Hasieran ordu bat egon zen klasean egunero, eta gaur egun bost ordu dago. Hemen jan eta lo egiten du. Hilabete bateko prozesua zen, eta Eder arin egokitu zen, hiru astetan. 


Bukatzeko, zer esango zeniokete gurera etortzeko zalantzak dituen familia bati?


Eneritz: Nik Jesuitak ezagutzen ez nituenez, ate irekietara etorri nintzen hitzordu batekin. Instalazioak erakutsi zenizkidaten, eta aurrez aurre ikusi nuen zuek umeekin nola egiten duzuen lana. Niretzat hori izan zen garrantzitsuena, oso sentsazio onak izan nituen, oso familiarra den toki bat da. 


Erabakia hartzerakoan, guretzat kokapena ere inportantea izan zen, etxetik eta lanetik hurbil. Jantokiko bazkaria bertan egitea ere aldeko zerbait izan zen.


Christian: nik argi neukan Jesuitengana etortzea nahi nuela, baina Eneritz aukera gehiago begiratzera joan zen konparatu ahal izateko, eta hori oso ondo iruditzen zait. Astebeteren buruan, bere ama eta lagun batekin ikusi zituen hainbat, eta Jesuiten alde egin zuen. Eta nik pozik hartu nuen, izan ere, esperientzia ona izan baduzu, zergatik ez errepikatu?

Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×