Gozatu euskara ahoan

Dena prest daukagu abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Gaur bertan hasita ekintza mordoa egingo ditugu.


Gaur, astelehena, Durangaldeko AEKk  antolatuta eta inguruko babestu MINTZODROMOA egingo dugu Plateruena Kafe Antzokian. Bertan parte hartuko dute Batxilergoko 1. mailako ikasleek 10:00etatik 12:00ak artean. 

Bihar, egun guztian zehar ospatuko dugu Euskararen Eguna, ikastetxean bertan izango ditugun ekintza guztiez gain, 11:00etan Plateruena Kafe Antzokian ekintza instituzionala egongo da. Alkateak irakurriko du bere manifestua, eta ondoren inguruko erakunde eta ikastetxeek. Jesuitak ikastetxearen izenean Batxilergoko 2. mailako ikasle batzuk jardungo dute.

Ikastetxean goizeko bederatzietan hasiko da ekintza zaparrada:
09:00. LH 1. zikloa. Ikasleen harrera musikarekin. Pirritx eta Porrotxen ipuina kontatu eta hausnartu.
09:00-10:00. LH 2. zikloa. Geletan musika entzun eta letra landu eguna girotzeko. Sentsibilizatu, leloaren esanahia landu eta indarra eman.
Ekitaldiaren aurretik. LH-DBH-BATX. Hausnarketa.
10:00. EKITALDI NAGUSIA: Manifestuaren irakurketa, dantza taldeak eta argazki erraldoia.
10:00-10:30. HH 1. zikloa. Musikarekin karrajoa girotu ,Tantatxori harrera (argazkiak, aspitoak banatu, txupeteak eman…) “Gora euskara eta zorionak zuri”.
10:00-11:30. HH 2. zikloa. Kamiseta zuria eta praka bakeroak jantzita etorriko dira, zapi berdea jarri gelan, Tantatxoren urtebetetzea ospatu.
11:00-11:30. LH eta BATX. Abeslariak, dantzariak, bertsolariak.
11:30-13:00. LH osoa. Pailazoak.
Goizean zehar. DBH 1. zikloa. Jolasak. Kahoot.
12:15-13:15. DBH 4. Esaera zaharren txapelketa.
13:15-14:15. BATX 2. Esaera zaharren txapelketa.
14:30-15:30. LH 1. zikloa. Pintza magikoa osotu.
15:30-16:30. LH 1. zikloa. Herri kirolak.
14:30-16:30. LH2. zikloa. Txantxangorriak egin gelak apaintzeko. Txisteak, atsotitzak, zelebrekeriak, asmakizunak…. + Mahai jolasa. Euskaraokea.
14:30-16:30. LH 3. zikloa. Ginkana. Gelaz gela.
14:30-16:30. HH 2. zikloa. Euskaraokea, 3 4 eta 5 urteko haurrek Euskal Kantak abestuko dituzte.

Kategoria:

Etiketak: , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×