Irakasleen etengabeko formakuntza IKTetan

Teknologia etengabe eraldatzen doa eta erabilera zuzena emateko ezinbestekoa da irakasleak eguneratuta egotea. 

Durango Jesuitak ikastetxeko irakasle talde batek IKTen erabilera arduratsua eta osasungarria mintegian hartu zuen parte pasa den astean. Teknologiaren erabilera desegokien inguruko kontzeptuak eta horiek ekiditeko egin beharrekoak landu zituzten jardunaldian. Horrekin batera, gaitasun digitala garatzearen garrantzia azpimarratu zuten, irakasle, ikasle zein gurasoek.

IKTen erabilera desegokia

Jarrera ez zuzenak identifikatzeko ezinbestekoa da sarean gerta litezkeen eraso motak ezagutzea. Ondorengo hauek nabarmendu ziren ikastaroan:

  • Ciberbullying: Sare sozialen bidez, bestea psikologikoki mintzea.
  • Grooming: Engainu bidez, pertsona heldu batek adin txikiko baten konfiantza lortu, eta horretaz baliatuz, abusua egiten duenean gertatzen da. Pederastiarekin lotuta dago.
  • Phishing: Iruzur egiteko eta isilpeko informazioa iruzurrezko eran lortzeko, adibidez, norbaiten pasahitza edo kreditu txartelen informazioa lortzea. Identitatea ordezkatu eta Interneten bidez erosketak egitea.
  • Sexting: Telefono mugikorren bidez eduki erotiko edo pornografikoak bidaltzea da. Oso zaila da delitu bezala hartzea, borondatezko jarrera bat izan daitekeelako.
  • Teknologiarekin menpekotasuna: Nomofobia: denbora tarte batez telefonorik mugikorrik gabe egoteko beldur irrazionala da. Norbaitek fobia hau ote duen jakiteko, aplikazio batzuen laguntza izan dezakegu:
    • Checky: Jakiteko zenbat bider desblokeatu duzun mugikorra.
    • Qualitytime: (Android) Haratago doa, jakiteko zenbat denbora egon zaren app bakoitzean.
    • Moment: Qualitytime antzerakoa, baina iOSentzako.
    • Action dash: ongizate digitalaren laguntzailea.

Konpetentzia digitalak

Egungo gazteak natibo digitalak izanik, azkartasun handia dute teknologiak eskaintzen dituzten aukera berrietara egokitzeko. Baina era berean, arrazoi horregatik uste dute sarri dena dakitela edo heldu batek baino gehiago kontrolatzen dituztela egoera ezberdinak. Baina batzuetan ez dakite beraien jarrerek zein ondorio izan ditzaketen, ezta ondorio horiei aurre egiten.

Horregatik da garrantzitsua irakasleek zein gurasoek gaitasun digitala garatzea eta beharrezkoa den formakuntza jasotzea. Durango Jesuitak ikastetxeak garbi dauka ikasleen bidelagun izan behar dutela irakasleek eta horretarako hizkuntza bera hitz egin behar dutela. 

Gazteek normaltzat ikusten dituzten jarrera edo ohitura batzuen gainean fokua jartzea gomendatu zuten mintegian. Ondorengo hauek nabarmendu zituzten:

  • Guztia partekatzen dute, filtro gabe: euren identitatea saldu egiten dute. Une bakoitzean egiten duten guztia konpartituz, eta protagonistak izatea gustatzen zaie.
  • Sarri erabiltzen duten lengoaia ez da batere zuzena.
  • Kontrolatzen dutela uste dute baina ez da horrela, eskutik ihes egiten die eta ez dira horren jabe.
  • Helduen kontrol ezaren egiazko sentsazioa. 

Teknologiaren erabilera zuzena

Jesuitak ikastetxeak definituta dauka teknologiari lotutako estrategia zehatza. Horrela informatika eta gaitasun digitalekin lotuta, ondorengo neurriak zehaztu ditugu:

    • Netiqueta, gailuen arauak dira. Irizpide hau Tutoretza ikasgai barruan lantzeko edo edozein ikasgaian lantzeko zeharkako era baten. Hemen eduki teorikoa landu behar da, oso ondo ezagutu behar dute. 
    • Egile-eskubideak eta lizentziak. Argazkien eta bideoen bidez, informazio asko bideratzen dugu. Interesgarria da Creative Commos lizentziak ikusteko eta klasean lantzeko.
    • Identitate digitala gestionatzea. Lehen Hezkuntzan hasita, jakin behar dute eta erabaki behar dute zer nahi duten besteek eurei buruz ikustea. DBHn bidaltzen duten bideoak zenbat informazioa eman ahal duen jakin behar dute. Irudia asko landu behar da.
    • Datu pertsonalen eta identitate digitalaren babesa.

Lotura interesgarriak:

-Elkarbizitza plana.
-Guraso moduan, zer egin jazarpen egoeren aurrean?

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , , , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×