Matrikulazioa

Zuen seme-alaba Jesuitak Durangon matrikulatu nahi baduzu, informazio gehiago eska dezakezu hemen:

Matrikulazioa Haurtzaindegian




Haur Hezkuntzako 1. zikloko proiektuan prestakuntza eta berrikuntza, euskal hizkuntza eta kultura, eleaniztasuna, inklusibitatea, hezkuntza-elkartea, sare-lana eta eragiteko konpromisoa dira zutabe nagusia. Gure hezkuntzaren oinarria eta gakoa pentsatzen irakastea eta ikasten irakastea da. Gure Inaziar eredu pedagogikoaren bitartez, hezten ditugun pertsonek integritatea eta osotasuna lantzen dituzte, honako dimentsioetan: akademikoa, gizatiarra, espirituala, eskolaz kanpokoa eta soziala. “Haurrek beren bizitzako lehen urteetan jasotzen duten hezkuntza erabakigarria da beraien etorkizunerako. Gure helburua garapen fisikoa, intelektuala, afektiboa, soziala, integrala eta orekatua lortzea da”.

Matrikulazio epea: urte osoan zehar zabalik. Haur Hezkuntzako proiektua bertatik bertara ezagutzeko jar zaitez gurekin harremanetan.

Matrikulazioa Batxilergoan

Une honetan Batxilergoko matrikulazio data ofizialak itxita daude. Batxilergoko matrikulazioa maiatzean izan ohi da.


Batxilergoko xedeak:
  1. Gizakiaren gaitasunak ahalik eta gehien garatzea dimentsio guztietan, gizabanako eta pertsona aktibo, kritiko eta arduratsu gisa, garapen sozialarekin eta ingurumenaren garapen jasangarriarekin konprometituta.
  2. Goragoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz, eta bizitzan zehar etengabe ikasteko eta prestatzeko motibatzea.
  3. Ikasleak helduarorako eta bizitza oso baterako prestatzea. Ikasitakoa erabiltzea, modu kontzientean eta integratuan, bizitzaren arlo guztietako egoerak eta erronkak bideratzeko, beti ere bizimodua hobetzeko aukera berriak sortuz.
San Jose Jesuitak Ikastetxean ditugun Batxilergoko modalitateak honako hauek dira:
  • Zientziak eta Teknologia (Osasun Zientziak eta Zientziak Teknologikoak).
  • Giza eta Gizarte Zientziak.
Matrikulazioari buruzko edozein zalantza baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan:
94 681 00 50 / sanjose@durangojesuitak.org



Matrikulazioa 0-16 urte artean (HH, LH eta DBH)

Epea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean.
Zatoz idazkaritzara eta eman izena bertan. Kurutziaga Kaleko 1. zenbakian gaude.


×