Udako Ekintzak 2019

2019.urteko udan, ekaina eta uztailean, Eskolaz Kanpoko Ekintzetatik eta Pastoraltzatik ondorengo ekintza hauek eskaintzen dizkio ikastetxeak ikaslegoari.

Hurrengo lotura honetan Udako Ekintzen inguruko informazio guztia duzue.

Informazio Liburuxka: Udako Ekintzak 2019

Izena emateko datak:
  • Baztan y Orozko Udalekuak: Martxoaren 1etik 11ra (Zozketa: Martxoaren 14an)
  • Santiago Bidea: Martxoaren 1etik apirilaren 12ra.
  • Lagunekin Hazten eta Summer Camp-a: Martxoaren 1etik Maiatzaren 25era

1.- LAGUNEKIN HAZTEN. (Euskaraz)

Laneko eta familiako bizitza kontziliatzeko proiektuaren barruan, ekainean eta uztailean udako ekintzak eskaintzen ditugu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (3 urtetik 12 urtera). Zuen seme-alabek beren gaitasunak eta abileziak garatzen eta sendotzen jarraitzeko aukera izango dute proiektu ludiko eta sortzaile ugariren bidez: piskomotrizitatea, jolasak, musika, eskulanak, teknologia berriak.

HH3 urtetik LH6.mailararte.Tokia: San Jose Jesuitak Ikastetxea. • Datak: Ekainaren 24tik Uztailaren 19ra (1, 2, 3 edo 4 astetan eman dezakezu izena) • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara. • Zerbitzu osagarriak: Ordutegi zabaldua (07:45etatik 09:00etara) eta jantoki zerbitzua (13:00etatik 15:00etara).


2.- SUMMER CAMP-a (Ingeleraz)

Mondragon Linguarekin elkarlanean antolatuta, udaleku horiek aukera bikaina dira haurrek ingelesa ikas dezaten jolasean eta dibertitzen. Era berean, gurasoentzako zerbitzua da, seme-alabak uztailean aktibo mantentzea ahalbidetzen dietelako.

HH4 urtetik LH6.mailararte.Tokia: San Jose Jesuitak Ikastetxea. • Datak: Ekainaren 24tik Uztailaren 19ra (1, 2, 3  edo 4 astetan eman dezakezu izena) • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:45etatik 12:45era. • Zerbitzu osagarriak: Ordutegi zabaldua (07:45etatik 08:45etara) eta jantoki zerbitzua (13:00etatik 15:00etara). • Irakasle natiboak eta bertakoak. • Talde bakoitzeko ikasle kopurua: gutxienez 8 eta gehienez 12.


3.- KANPAMENDUAK

LH4 eta LH5-eko ikasleentzat.Tokia: Orozkon (Bizkaia) • Datak: Ekainaren 24tik 29ra • Arrupe taldeko monitoreekin.LH4 eta LH5-eko ikasleentzat.Plaza kopurua: 15 ikasle kurtso bakoitzeko.


LH6, DBH 1.-2. mailako ikasleentzat.Tokia: Arizkun-Baztan (Nafarroa) • Datak: Ekainaren 28tik Uztailaren 7ra • Arrupe taldeko monitoreekin.Plaza kopurua: LH6.mailan 20 ikasle, DBH1.mailan 25 ikasle eta DBH2.mailan 25 ikasle.


4.- SANTIAGO BIDEA

DBH 3.-4. mailako ikasleentzat.Ibilbidea: Galizan azken 125km-ak • Datak: Ekainaren 29tik uztailaren 8ra • Arrupe taldeko monitoreekin eta ikastetxeko irakasleekin. • Plaza kopurua: 40 ikasle


5.- AUZOLANDEGIAK

Batxilergoko 1.mailako ikasleentzatTokia: Tuteran ekainaren –tik –era eta Gasteizen uztailaren –etik –ra • Arrupe taldeko monitoreekin eta ikastetxeko irakasleekin.

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×