Hizkuntzak – Ingelesa

ESKOLAZ KANPOKO SAIOAK IKASLEENTZAT

Ingeleseko eskolaz kanpoko jarduera, Haur Hezkuntzako 3 urteko gelatik hasi eta Batxilergoko2. mailara arteko ikasleei eskaintzen zaien ekintza. Eskolak Mondragon Linguak eskaintzen ditu eta, dagokion etapa bakoitzaren arabera, helburu eta metodologia ezberdinak dituzte. Helburua, ibilbidean zehar, University of Cambridge ESSOLen ziurtagiri desberdinak lortzea izango da, ikasketarekin batera.

Eskolaz kanpoko ingeles-saioak osagarri bikaina dira ikastetxeko ingeles-eskoletarako.

English is fun programa (HH-n)

Horien helburua ludikoa edo akademikoa izan ohi da, ikasleen adinaren eta beharren arabera.

Haur-hezkuntzan: jolas-jarduerak haurrak modu naturalean ikas dezan, dibertitzen den bitartean (jolasak, abestiak, ipuinak eta eskulanak, besteak beste).Jolly Phonics ahoskatze-metodo entzutetsua erabiltzen dugu. Haurrek ingelesaren soinuak modu dibertigarrian eta naturalean ikasten dituzte.Etapa honetan, ahozko ulermena eta adierazpena jorratzen dira.
Programa Akademikoa (LHtik Batxilergora)

Lehen hezkuntzatik aurrera, xedea da eskolaz kanpoko saioak akademikoagoak bihurtzen joatea, ikasleek ziurtagiri ofizialak lortzeko aukera izan dezaten.

Hala ere, saioak atseginak eta entretenigarriak dira. Horrela, ikasleek ahalik eta arreta handiena jartzea eta ahalik eta gehien parte hartzea lortzen dugu.

Hizkuntzaren lau trebetasunak lantzen dira, gramatikaz eta hiztegiaz gain. Azterketa ofizialak prestatzen dituzten taldeetan, ikasleek azterketa ofizial horretan egin beharreko ariketen antzeko jarduerak egiten dituzte. Horrela, azterketari aurre egiteko prestakuntza optimoa izango dute.

Ikasketa Programak barne hartzen duena:

  • Hasierako maila zehazteko probak.
  • Eskolak astean bitan, ordubetekoak edo ordu eta erdikoak.
  • Talde murriztuak
  • Ebaluazioak hiru hilez behin
  • Txostenak hiru hilez behin ikasleentzat eta gurasoentzat
  • Informazio-bilerak gurasoentzat
  • Irakasle tituludunak
  • Proiektuaren koordinatzailea ikastetxean egongo da, eta proiektuak une oro ongi funtzionatzen duela bermatuko du.

 https://formacion.mondragonlingua.com/extraescolares-centros-educativos /
Resultado de imagen de cambridge assessment
×