Gure ikastetxea: Jesuitak Durango

San Jose Jesuitak Ikastetxea zentro ignaziotarra da eta Jesusen Lagundiaren Obra gisa, berezko ezaugarriak dituzten pertsonak trebatzea du xede (gainerakoekiko eta gainerakoekin adiskidetuak eta esker onekoak). Directora Jesuitak Durango Durangon daramatzagun hainbat urtetan (ikastetxea 1880. urtean zabaldu zen baina Lagundiaren presentzia 1841 urteaz geroztik izan dugu), proiektuaren eta hezkuntza-estiloaren oinarri nagusiak izan dira honako hauek: prestakuntza eta berrikuntza, euskal hizkuntza eta kultura, aniztasunari arreta ematea, hezkuntza-elkarte sendoa eta jarrera irekia. Durangaldeko eskolaratze eskari zabalari erantzuten dio ikastetxeak, hezkuntza-eskaintza HAURTZAINDEGIA, HAUR HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZA, DBH eta BATXILERGOA izanik. Ikasle guztien garapen pertsonal, intelektual, sozial eta emozional maila handiena bilatzen dugu, horregatik Aniztasunari Arreta emateko Plana martxan daukagu.   Gure 1300 ikasle baino gehiagorekin, 800 familiarekin eta ia 100 hezitzailerekin, ikastetxearen kudeaketa ereduak jasotako Urrezko Q ziurtagiriak islatzen ditu gure kalitatezko hezkuntzaren oinarrian dauden balioak: errukia, kontzientzia, konpromisoa eta konpetentzia. Gure eguneroko prestakuntza-lanean, lehenengo eta behin, gure familien konfiantza eta lankidetza ditugu, Lagundiaren hezkuntza-tradizioarekin (pedagogia ignaziotarra), hezitzaile guztiek (irakasleak eta irakasleak ez direnak) eta boluntarioen kopuru handiak osatzen duten lan-talde handiaren inplikazio ilusionatuarekin uztartuta. Horiek guztiek elkarlana egiten dute hezkuntza osoan, pastoraltzako eta eskolaz kanpoko jardueren kalitatezko eskaintza emateko.  

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×