Parte hartu zure lagunekin Zipriztin Sarietan!

Erakutsi Tik Tok bideo baten bidez kontsumo arduratsuaren alde egiteko gai zaretela eta eskuratu 400€ra arteko saria

Parte hartu nahi dugu
Zipriztin Sariak

Zipriztin Sariak Durangaldeko gaztetxoen taldeei zuzendutako Tik Tok lehiaketa bat da. Aurten, bideo hauen bidez, garapen jasangarriko 12. helburua, kontsumo arduratsua, gure egunerokoan zelan garatu jakiteko zuen ideiak ezagutu nahi ditugu.  

Jarraitu pauso erraz hauek lehiaketan parte hartzeko: 

Pentsatu zuen lagun artean kontsumo arduratsua bultzatzeko ideia on bat

Partekatu gehienez minutu 1eko iraupena duen Tik Tok original baten bidez ideia hau mundu osoarekin.  

Bete beheko formularioa martxoaren 31a baino lehen Tik Tok-eko bideo horren berri guri emateko. 

Gure eguneroko kontsumoa ingurune naturalaren eta baliabideen erabileraren menpe egiten da. Azken mendean lortutako aurrerapen ekonomiko eta sozialak ondorio suntsitzaileak izan ditu gure ingurumenarentzat. Horrek, arriskuan jarri du gure biziraupena.

Ekoiztutako janari guztiaren heren bat zabor ontzira botatzen da.

Munduan dagoen ur guztiaren %3 baino ez da edangarria.

Etxeetan erabiltzen dugun energiak CO2 isurien %21 eragiten dute.

Gaur egun baino hiru aldiz kotxe gehiago egongo dira munduan 2050ean.

5 milioi pertsonek behar duten ur kopuru bera erabiltzen da urtero arropa egiteko.

Historia osoan sortutako plastikozko zabor guztiaren %9 baino ez da birziklatu.

Iturria: Nazio Batuen Erakundea (NBE). 

Utzi irudimenari hegan egiten. Pentsatu zelan lagundu dezakegun gure planeta zaintzen kontsumo arduratsuago baten bidez eta ikusarazi Tik Tok-en duzuen trebezia! 

Parte hartu nahi dugu

Nortzuk parte hartu dezakete lehiaketan?

3 baldintza hauek betetzen dituen edozein lagun-taldek parte hartu dezake Zipriztin Sarietan:

2006 edo 2007 urteetan jaiotako, gehienez 4 lagunez osatutako taldeak. Neska-mutil hauek Durangaldeko edozein herritakoak izan daitezke.

Parte hartu nahi dugu

Zer irabazi dezakezue? 

Epaimahaiak bi talde sarituko ditu. 

Taldekide bakoitzarentzat Dendak Bai, Durangoko merkatarien elkarteko denden sarean erabiltzeko 100 euroko txartel bana (gehienez lau txartel).  

Taldekide bakoitzarentzat Dendak Bai, Durangoko merkatarien elkarteko denden sarean erabiltzeko 50 euroko txartel bana (gehienez lau txartel).

Parte hartu nahi dugu
Nork osatuko du epaimahaia?

Zipriztin Sariak Durangoko Jesuitak ikastetxeak antolatzen du. Epaimahaiak aurkeztutako Tik Tok bideoen originaltasuna eta erakutsitako gaitasun teknikoa baloratuko ditu, baita 12. helburua lortzeko, kontsumo arduratsuaren alde egiteko proposamena ere. 

Hauek izango dira epaimahaia osatuko duten pertsonak: 

Iñigo Gutiérrez Berrojalbiz

Cafés Baqué-ko Marketin eta Retail zuzendaria

Naroa Urien Berrio

EITBko albistegietako kazetaria

Ager Sarduy Azkoaga

Athletic Club-eko prentsa burua

Cristina Luengo Luque

Jesuitak Durango ikastetxeko hezitzailea

Ander Zubiria Gómez

Energia berriztagarrien ikerlaria Tecnalian

Ixone Asategi Narbaiza

Bertsolaria eta Jesuitak Durango ikastetxeko ikaslea

Bidali zuen Tik Tok bideoa martxoaren 31a baino lehen

Zipriztin Sarietan parte hartzeko epea zabalik dago 2023ko martxoaren 6tik 31ra, biak barne. Horretarako, formulario hau bete behar duzue: 

Aukeratu parte-hartzaile kopurua. Min 2. Max 4.

1. parte-hartzailea

2. parte-hartzailea

Tik Tok