Fisika, guztiondako

2. batxilergoan, ikasturte osoan zehar ikasitako teoria modu praktikoan lantzeari garrantzia handia ematen diote. Izan ere, kontzeptuak barneratzeko eta ulertzeko modu lagungarria da benetan. 


Horrela, fisikako ikasleek saiakerak egiten dituzte. Beraiek aukeratzen dute esperimentua, helburuak, baieztatu beharreko teoria, metodologia, materiala… zehaztu, eta beraien kabuz, esperimentua burutzen dute. Esperimentu horietako bost daude jarraian; ikasleek beraiek azaldu dute zehatz-mehatz nola egin behar den, eta ikus daitekeen moduan, pausuz pausu jarraituta edonork egiteko modukoak dira.











2. mailak exijentzia maila altua eskatzen die ikasleei, EAU prestatu behar dute eta. Modu honetan, era praktikoan eta inplikazio pertsonalarekin landutako esperimentuekin, ikasgaiak hobeto menperatzeko aukera dute.

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×