25 de noviembre, Día Internacional Contra la Violencia Machista

Ikastetxeko maila guztietan sakon landu dugu ikasleekin azaroaren 25ak esan nahi duen guztia. Fokua berdintasunean eta errespetuan jarrita ekintza ezberdinak egin ditugu, ikastetxe barruan zein plazara irtenda. Ondorengo bideoan horietako asko jasotzen dira.



Azaroaren 25eko adierazpena


Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunean, emakumeen bazterkeria eta indarkeria matxista salatu eta ikusarazi nahi dugu. Berdintasuna, justizia, bakea eta garapenaren aldeko gure konpromiso irmoa aitortu nahi dugu.


Generoa eraikuntza sozio-kulturala da, bitan banatzen du jendartea: emakumea eta gizona. Jaiotzetik egokitutako genitalen arabera pertsonak bitan sailkatzeaz gain, generoetako bati eskubide zein botere gehiago egozten dizkio, beste generoa honen azpitik kokatuz, askotan honen eskubideak murriztuz edo ukatuz.


Honek zapalkuntza sistema bat sortzen du.Indarkeria matxista sistema bidegabe honetan errotzen da. Izan ere, emakumeen aurkako indarkeria honek jaioberritik egiten den bereizketa horretan du muina.“Arazo sistemikoa da, patriarkatuaren tresna indartsuenetariko bat baita, zeinaren bitartez emakumeenganako kontrola lortu nahi den”(Aiaraldea, 2018, 4. or.).


Gaitz honekin bukatu nahi badugu, errora joan behar dugu, egunerokotasunean ematen diren indarkeria sotilak normalizatuta baititugu.“Indarkeriak adiera ezberdinak izaten ikasi du eta zapaltzaile zapaldu sistema hau mantentzeko eta sistemikoa bihurtzeko bide ezberdinak topatu ditu, kasu askotan guztiz onartua izateraino” (Aiaraldea, 2018, 4. or.).


Jokin Bildarratzek, Hezkuntza sailburuak, dioen bezala, hezitzaileok hezkuntza-agente gisa badugu zer esana genero-indarkeriari aurre egiteko orduan, erantzukizun saihestezina; gainera, indarkeria hori garaiz igartzeko eta kasu guztietan behar bezala erantzuteko.Beraz, jantzi ditzagun betaurreko moreak eta ekin diezaiogun gaitz honi amaiera emateko.




Ikasleen lanak

4. DBHko ikasleek eta LH 6. mailakoak ere hurrengo mezu hauek idatzi dituzte:

“Gaur azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Gustatuko litzaiguke egun honen aldarrikapena beharrezkoa ez izatea, baina zoritxarrez ez da horrela.Indarkeria matxista leku guztietan ikus dezakegu, ez dago herrialde edo klase sozial bati lotuta. Emakume guztiak indarkeria jaso dugu era desberdinetan familian, lanean, harreman sozialetan… 


Agian fisikoa denean errazago antzeman daiteke, baina ezkutuan ere gertatzen da, eta asko. 


Arazoa, askotan ez garela ohartzen da, askoz gutxiago nabaritzen delako edo normalizatua dagoelako kasu askotan.


Erasoa “maite zaitut” batekin hasten da eta erabateko menpekotasunarekin bukatzen da askotan.


Pandemiak eta itxialdiak ere agerian utzi du gaitz hau, izan ere hainbat eraso eragin eta isilarazi ditu, hainbat emakume isolaturik egon baitira beraien erasotzailearekin.

Horregatik hemen gaude, ez isiltzeko eta indarkeriaren kontra egiteko. Gaitz honekin bukatzeko guztiak gara beharrezkoak, gizon zein emakume, pertsonak azken batean.”


Azaroak 25, bertsoa


Azaroak 25

Ospatuko dela

Indarkeriaren kontra

Piztu da kandela

Erakutsiko dogu

Ikusiz horrela

Mutilak eta neskak

Berdinak garela


Argi izan beti dela

Ezetza ezezko

Eta beti lagundu

Zaintza hobetzeko

Ez dela inor jo behar

Dakigu ederto

Ausarta izan zaitez

Libre maitatzeko


Ausardia izanda

Hobe ez beldurtu

Lagunei deituta

Laguntza eskatu

Ezetza ezetza da

Zuk kontutan hartu

Eta denon artean

Matxismoa apurtu


Egileak: LH 6. mailako ikasleak


Aita-Ama (Jauna),

Azaroak 25 den egun honetan, indarkeria pairatzen ari diren emakumeengandik eskatu nahi dizugu, ausardiaz bete daitezen beraien bihotzak. 


Argia ere eskatu nahi dizugu indarkeria eragiten duten pertsonen alde,beldurrak eta ziurgabetasuna beraiengandik urrundu daitezan eta beraien bihotzak maitasunez eta askatasunez betetzeko. 


Azkenik, nigatik ere eskatu nahi dut, begirada errukitsu batekin nire jarrera eta hitz desegokiak antzeman eta hobetu ahal izateko eta ausardia laguntza behar duten pertsonei eskaintzeko.

Categoría: Incidencia social

Etiquetas:

¿Quieres suscribirte a nuestro newsletter?


plan estratégico


Noticias relacionadas


×