Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan (más, con más, más a menudo)

El colegio San José Jesuitak es un espacio donde se garantiza en todo momento la posibilidad de expresarse en euskera, es por ello que nos hemos inscrito como arigune en Euskaraldia 2020.


Aunque pueda ser un acto simbólico, tiene un gran significado para nosotros. Por un lado, porque mostramos a la sociedad que el Duranguesado está lleno de arigunes y, por otro, porque como centro educativo, queremos subrayar que el euskera es para aprender y vivir. Y no sólo lo decimos, sino que lo hacemos en nuestro día a día.

Queremos abordar el reto de “gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” (más, con más, más a menudo). Queremos aumentar el número de hablantes, que la red que formamos el alumnado, el profesorado y las familias sea más amplia, y hablar en euskera más a menudo a lo largo de la jornada.


Euskara indartzea

Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiari Berria egunkarian egindako elkarrizketan aipatzen den moduan, lau dira hizkuntza bat indartzeko osagaiak: prestigioa, erakargarritasuna, erabilgarritasuna eta maitasuna: “hizkuntza bat erakargarria izango da prestigioa baldin badu, eta erakargarria baldin bada, erabili egingo da. Hiru osagai horiek, gainera, laugarren batek gozatu behar ditu: maitasunak. Hizkuntza bat maitatzen ez baldin baduzu, ez duzu erabiliko, ez duzu zeure sentituko”. 


Euskaraz ikastea ez ezik, euskara maitatzea da gure erronka, horrek ekarriko baitu benetako erabilera, Ormazabalek artikuluan dioen moduan: “Hizkuntza bat maitatzen baduzu, hizkuntza hori hezkuntza ez-formalean erabiliko duzu, aisialdian, ohituretan… Baina ez baduzu maitatzen, ikasi arren eta erabiltzen jakin arren, ez duzu erabiliko”. 


 

Ahozkotasuna

Garbi daukagu euskara maitatzeko erabili egin behar dela, horregatik, Euskaraldiaren atarian gauden honetan ahozkotasunak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Gurean badira ikasle euskaldunak, egunerokoan euskaraz mintzo direnak. Badira, euskaldunak izanik ere, eguneroko hizkuntz ohituretan euskara baztertuta dutenak.  Badira ere euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzten ikasleak. Denetarik dago: batzuen etxeetan, euskaraz egiten dute, eta besteenetan ez. Eta nahiz eta euskara maila ona duten ikasleak etorri, gero, Ikastetxeko egunerokoan gazteleraz egiten dute gehienek. 


Urte asko daramagu euskarak gure gizartean merezi duen lekua izan dezan lanean. Durangaldeko hezkuntza eragile moduan arduraz jaso ditugu Euskadiko Eskola Kontseiluak D ereduari buruzko azken datuak. Euskararen erabilera ez da guk nahi bezain altua, eta horrek esan nahi du estrategiak birpentsatu behar ditugula. 


Landu daitezkeen lan-ildoak ugariak dira: Atsedenaldietan ume txikiengan eragiteko estrategiak bideratu, gurasoekin tailerrak antolatu, eskolaz kanpoko ekintzetan eragin ….   Hainbat dira hartu ditzakegun  bideak  baina  erabaki beharrean gaude. Eta Ikastetxeko irakasle eta hezitzaileon lana zertan datzan abiapuntu jarrita konturatzen gara gure lana ez dela euskera irakastea bakarrik, baizik eta ikasleon euskera maila hobetzea ere bai. Norabide  honetan, konturatzen gara gure ikasleen hizkuntza maila hobetzeko oinarriak  irakurmena, idazmena, entzumena… eta ahozkoa izan daitezkeela. 

 

Gure inguruan baditugu bide honen aldeko apustua egin dutenak, eta emaitza arrakastatsua lortu dutenak, adibidez, Altsasuko Bigarren Hezkuntzako Zentroa, eta geu, Jesuitak Ikastetxeko hezitzaileok ere, horretan gabiltza. Izan ere denok baikara hizkuntza irakasleak. Alde batetik bada irakasle talde bat Ikastetxeko irakurketa plana diseinatzeko prestakuntza jasotzen ari dena. Bestalde, irakasle guztien hausnarketa eragin izan dugu gaiaren inguruan: zenbateko maiztasunaz lantzen dugu gutariko bakoitzak irakurmena, idazmena, entzumena, zenbateko maiztasunaz ahozkoa? Ageri-agerian geratu da klasean ahozkoa apenas lantzen dugula eta hor eragiten hasi behar dugula.

Askotarikoak dira ahozkotasuna lantzeko aitzakia eskaintzen dieten egoera errealak, ikasleen motibazioa eta inplikazioa lortu dezaketenak. Eta horiek dira gure eguneroko lanaren ardatzean jarri beharrekoak. Egoera honetan, gainera, irakasleak hitz egitea lehenetsi beharrean, ikasleari hitz egiten utzi behar dio. 

 

¡Haz la prueba!


Euskaraldia puede ser una buena opción para analizar los hábitos lingüísticos de cada uno de nosotros y nosotras, aunque seamos ahobizi o belarriprest (ambos son esenciales en cualquier conversación), hagamos más uso del euskera, con más gente y más amenudo; gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan. Esta invitación es para todos, alumnado, profesorado, familias, particulares e instituciones. Erantzun diezaiogun, bada!



Más información: Euskaraldia.eus

 

Categoría: Incidencia social

Etiquetas: , ,

¿Quieres suscribirte a nuestro newsletter?


plan estratégico


Noticias relacionadas


×